Taldea-C



SOLIDARITATE ASTEA: NELSON MANDELA

         Kaixo guztioi, gu Xabier Cuesta, Xabier Landaburu, Paula Asua eta Ane Egia gara, Nelson Mandela taldea osatzen dugunok, eta blog honen bitartez aste guztian zehar lantzen egongo garen proiektuari buruz hitz egingo dizuegu: Solidaritate astea.

       Blog honen helburu nagusiena zuei mundu osoan zehar dauden arazoei buruz ohartaratzea da, baita historian zehar egon diren arazoei buruz hitz egitea. Guzti horiek, arrazakeriaren, berdintasunaren eta sexu desberdintasunaren ingurukoak


OTSAILAK 19an DESBERDINAK GARA

         Aste honetan lantzen egongo garen proiektuari hasiera emateko proiektuari buruzko datuekin bete dugu burua. Izan ere, Martin izeneko Jesuita batek proiektuan murgiltzeko datu interesgarri batzuk eman dizkigu.
         Bere esanetan, giza eskubideak zatiezinak dira. Beraz, ezin daitezke batzuk hartu eta beste batzuk bertan bera utzi eta giza eskubide guzti horiek guztientzat berdinak dira. Horrez gain, zuhurtasunez adierazi digu historian zehar eman diren iraultza sozial garrantzitsuenetakoak gizarte mailan dauden mugetatik hasi direla.  
         
          
      Egunari hasiera emateko gure klasean dauden desberdintasunetaz edota antzekotasunetaz antzemateko inkesta batzuk egin eta bete ditugu. Inkesta horien bitartez ondoren dauden datuak atera ditugu: 

1. Zenbat aitona amona dituzu?

Zero
1
Bat edo bi
11
Hiru
12
Lau
10











                                    
     
Aukerak (x)
f1
N1
F1
F1
f1*x1
0
1
0,03
1
1
0
1-2
11
0,32
11+1=12
11+1=12
16.5
3
12
0,35
12+12=24
12+11+1=24
36
4
10
0,29
24+10=34
1+11+12+10=34
40
GUZTIRA
34
1


92.5

2. Zenbat urte daramatzazu eskolan?

Urtebete
13
Bi edo hiru
1
Lau edo bost
2
Sei edo gehiago
18

Aukerak (x)
f1
N1
F1
F1
f1*x1
1
13
0,38
13
13
13
2-3
1
0,03
13+1=14
13+1=14
2.5
4-5
2
0,06
14+2=16
13+1+2=16
9
6+
18
0,53
16+18=34
16+2+1+13=34
108
GUZTIRA
34
1


132.5

3. Zein da zure orientazio sexuala?

Heterosexuala
22
Homosexuala
0
Bisexuala
0
Ez dakit
12


Aukerak (x)
f1
N1
F1
F1
f1*x1
Hetero
22
0,65
22
22

Homo
0
0
22+0=22
22+0=22

Bisexuala
0
0
22+0=22
22+0+0=22

Ez dakit
12
0,35
22+12=34
22+0+0+12=34

GUZTIRA
34
1




4. Zenbat hizkuntza dakizkizu edo ikasten zabiltza?

Bat edo bi
0
Hiru
17
Lau
15
Lau baino gehiago 
2


Aukerak (x)
f1
N1
F1
F1
f1*x1
1-2
0
0
0
0
0
3
17
0,5
0+17=17
0+17=17
51
4
15
0,44
17+15=32
17+15+0=32
60
5
2
0,06
32+2=34
17+15+2+0=34
10
GUZTIRA
34
1


121

5. Zenbat anai arreba dituzu?

Zero
3
Bat
25
Bi
6
Hiru edo gehiago 
0



Aukerak (x)
f1
N1
F1
F1
f1*x1
0
3
0,08
3
3
0
1
25
0,74
3+25=28
3+25=28
25
2
6
0,18
28+6=34
3+25+6=34
12
3
0
0
34+0=34
3+25+6+0=34
0
GUZTIRA
34
1


37

         Proiektuarekin jarraituz eta, ateratako datuak kontuan hartuz, modan dauden erantzunak atera ditugu eta, horrekin bat, ondorio orokor bat atera dugu: 


MEDIA
MODA
BATAZ BESTEKOA

1. GALDERA


3 aiton amona

3 aiton amona

2.72
            
2. GALDERA


4-5 eskolan

6+ urte eskolan

3.9

3. GALDERA


Ez dakit

Heterosexuala

-

4. GALDERA


3 hizkuntza

3 hizkuntza

3.56

5. GALDERA


0 anai arreba

1 anai arreba

1.1

HAUSNARKETA

         Gure ustetan eta, egin beharreko inkestak egin ondoren, dudarik gabe desberdintasunak aurkitzea askoz errazagoa da. Izan ere, gure gizartean eta eguneroko bizitzan gure desberdinak diren pertsonak gure berdinak baina arinago antzematen edota desberdintzen ditugu eta, horrez gain, gu normalak izango bagina bezala gugandik desberdin dituzten gauzak arinago ikusten ditugu. Baina antzeko gauzak antzematea zailagoa da. Hau da, seguruenik guztiok pentsatuko dugu bakarrak eta paregabeak garela eta, horren ondorioz, zaila izan daiteke gure antzekoak bilatu nahi izana.

         Horrez gain, gure ikaskideei egindako inkestetan, ezin ditzakegu ondorio handiak atera. Baina, erraz konturatu gara gure klaseko gehienek 3 hizkuntza dakizkitela edota ikasten dabiltzala, anai arreba bakarra dutela, heterosexualak direla eta 3 aiton amona dituztela. 

         Laburbilduz, gure klaseko modarekin bat ez datozen pertsonak ezin daiteke esan desberdinak direla. Izan ere, zer da desberdina izatea? Gehienek egiten dutena egiten ez baduzu ez zara desberdina. Hau da, moda edo normala zer den ez dago zehaztuta. Izan ere, pertsona batek 2 anai arreba izan ditzake eta beste batek 0 eta biak normalak dira. 

         Beraz, ez dugu pertsona bat desberdina dela esan behar gaur egun moda den gauzekin alderatuz. Horrez gain, desberdina izatea ez da txarra, ona baizik. Guztiok normalak edota antzekoak izango bagina ez genituzke egoera desberdinak ezagutuko, ez genuke besteengandik ikasiko dibertsitaterik egongo ez litzatekelako eta bizitza aspergarria izango litzateke. 

BORROKA DEZAGUN GUZTIOK DESBERDINTASUNAREN ALDE!

 






OTSAILAREN 20an ARRAZAKERIAREN KONTRA EGIN NAHI DUGU

Proiektuaren bigarren egunari hasiera emateko filosofiarekin zer ikusi handia duen testu batekin hasi gara. Testu horretan, bai arrazakeria zein bereizkeriaren historiari buruzko datu interesgarri asko topatu ditugu.

Izan ere, testu horren ondorioz ikasi egin dugu arrazaren kontzeptua XIX. Mendean sortu zela, XV. Mendearen amaieran “odol garbitasunaren” kontzeptua agertu zela Espainian eta 1775. Urtean, Joan Blumenbackek bost aldaeratan sailkatu zuela giza generoa. 

Laburbilduz, testu interesgarri hori irakurri ondoren, konturatu egin gara arrazakeria eta bereizketa historian zehar garatzen joan diren pentsamenduak izan direla, baina K.a. 1200. Urtean dagoeneko gizarte bereizketak zeudela.


Egunari jarraipena emateko, testuan zehar eta internetan bilatutako datuaetaz baliatuz (arrazakeriaren historiari buruzkoak) denbora lerro bat burutu dugu. 



Denbora lerroa burutu ondoren, eguneko bigarren ekintzari hasiera eman diogu. Ekintzari hasiera emateko beste arraza batzuenganako ditugun errespetu faltei buruz hitz egin dugu, hau da, erabiltzen ditugun hitzetaz (“negrito”, “moro”, “musulman”) eztabaida bat izan dugu. Horrekin bat, ez garela arrazista jaio adierazi dugu, baina, denbora eta urteak pasa ahala, guztiak gure erara arrazista bihurtzen garela. Horrez gain, dudarik gabe pentsatzen dugu edonork ezin dezakeela besteenganako gaitzespen jarrerarik izan eta, amaitzeko adierazi dugu, taldeko guztiok izan ditugula nozbait arrazismo jarrerak. 


Ondoren, lau hitzen definizio pertsonalak egin ditugu, web guneetan bilatutako informazioaz baliatuz: 

o   Arrazakeria: Gizabanakoaren ezaugarriak baldintzatezen dituen jarrera edota pentsamldea da. Honen arabera, balizko arraza desberdinak hierarkikoki katalogatu daitezke; eta taldeen arteko alde ekonomiko, sozial zein politikoak arrazan dute sorburua.
o   Xenofobia: Atzerritarrei, beste talde etnikoei edota kulturaa arrotzeko pertsonei mesfidantza, gorrotoa, arbuioa eta fobia eragiten duen aurreirtitzia da.
o   Bereizkeria: Norbaiti ematen zaion tratu desberdina da, arraza, sexua edota beste motatako ezaugarriak kontuan hartuz
o   Neoarrazakeria: Pone más el acento en las diferencias culturales que en las biológicas. A menudo se manifiesta por considerar incompatibles las diferentes culturas, y por eso exige la expulsión de los grupos minoritarios o la no-aceptación de trabajadores extranjeros.

         Esandakoak esanda, larruazalak kulturak baino askoz gehiago baldintzatzen gaitu egungo zein iraganako gizartean. Izan ere, larruazal kolorea aldaezina da eta, horren ondorioz, bizitza osoan zehar kolore horrek ematen dizkigun eskubideak jasan eta bete behar ditugu.

         Horrekin bat, kulturak ere baldintzatu egiten gaitu, baina homogeneo da. Beraz, kultura horren barnean dauden kide guztiak kultura horrek dituen arauak, legeak zein balore berdinak dituzte.  


         Bigarren egunari amaiera emateko, hirugarren ekintza burutu dugu. Ekintzari hasiera emateko “Doll test” izeneko bideo bat ikusi dugu. Zer dela eta dituzte ume beltz horiek erantzun eta jokabide horiek? 

         Bideoan zehar, ume desberdin askori egiten zaien zenbait galdera entzun ahal izan ditugu panpin beltz eta panpin zuri baten inguruan. Zein da politena? Itsusiena? Zein da ona? Txarra? 

         Harrigarria izan da ume beltzek panpin txartzat beltz koloreduna hartu izana eta panpin ontzat zuria hartzea. Gure ustez, ume horien erantzunak inguratzen dituzten pertsonen ondorioz baldintzatuta daude, baita gizarteak erakusten dieten baloreen ondorioz. Hau da, txikitatik eta egunero gauza bera entzunez gero, azkenean sinistu egingo dute. Nahiz eta, haiek kontrakoa pentsatu, azken batean gizarteak eragin handia duelako haien pentsamenduetan. 

 
         Ekintzari amaiera emateko, nazionalitate desberdinetako pertsonataz ditugun aurreiritzi desberdinak izendatu ditugu. Hau da, esate baterako: 

Espainiolak oso nagiak direla, musulmanak terroristak eta matxistak direla, marokoarrak pateren bitartez heltzen direla gure herrialdeetara, kolonbiarrak drogazaleak direla eta afrikarrak usain txarra dutela. 

Nazionalitate guztietako pertsonataz aurreiritziak ditugu eta, guzti hauek, telebistan, eguneroko gizartean zein eguneroko ekintzetan ikusten ditugun gauzen arabera ditugu. Beraz, herrialde desberdinetako pertsonak ezagutu gabe ez gara inor besteenganako aurreiritziak izateko. Aski da!


Azkenik, egunari amaiera emateko, lau pertsona desberdinen historioak irakurri ditugu. Guztiak arrazakeriaren eta bereizketaren inguruko testuak izan dira eta azal kolore zein kultura desberdinagatik izan dituzten azaroen ingurukoak. 

Onarezina da, kolore desberdintasunaren ondorioz era guztietako arazoak izatea. Hau da, esate baterako, musulmana izatea eta 11-Maren ostean eskolara joatea eta ikaskideek zure aita bonba jarri duena izan dela esatea izugarria da. Eta, horrekin batera, inork ez laguntzea. 

Horrez gain, telefono kabina batean zure familiari deika egotea eta, bat batean, polizia etortzea, paperak ekartzea eta ez izatearen ondorioz, herrialdetik kanporatu izana. 


         Laburbilduz, gaurko egun honetan asko ikasi dugu eta arrazakeriaren kontra egin nahi dugu. Guztiok eskubide berdinak izatea nahi dugu, gizartea guztiekin berdin portatzea eta arauak eta legeak guztientzat berberak izatea. Beraz, konturatu egin gara gizartea aldatzeko zeozer egin behar dugula, XXI. Mendean, arrazismoa eta eskubide desberdintasunak oraindik ere badaudelako.




OTSAILAREN 21an GUZTIEN ESKUBIDEEN ALDE BORROKATU NAHI DUGU

         Solidaritate asteko proiektuaren hirugarren egunari hasiera emateko Selma izeneko pelikula baten zati bat ikusi dugu. Pelikula 1955-1970 urteen bitartean Estatu Batuetan beltzek duten egoerari buruz hitz egiten du, baita baztertuta zegoen talde horren liderrari buruz: Matin Luther King
 
         Pelikula guztian zehar beltzek, zuriek zituzten eskubideak eskuratzeko egiten dituzten borrokak ikusten dira, botoa lortzeko eskubidea batez ere. 

 
         Estatu Batuetako Eskubideen aldeko mugimendua borroka luze bat izan zen, baina biolentzia gabea. Borroka hauek, 1955 eta 1968 bitartean izan ziren, segregazio razialarekin amaitzeko eta afroamerikarren aurkako diskriminizazioarekin amaitzeko. 

         Horrez gain, Selmatik Montgomery hirira egindako 3 martxak ere mugimendu honen atal bat izan ziren. Martxa horrek 87 km ditu eta esan bezala hiru saiakera egin ziren: martxoaren 7an, 9an eta 21an. Azken saiakera horretan, Montgomery hirira heltzea lortu zuten martxoaren 24an. 

         Baina lehendabiziko bi martxetan arazo larriak egon ziren. Izan ere,  martxoaren 7an, udaltzainek eta estatuko soldaduek 600 manifestante asaltatu zituzten. Honi gehituz, martxoaren 9ko martxan ministro zuri bat zen James Reeb hil zuten. 

 

         Egunari jarraipena emateko 1918an Espainian sortutako emakumeen lehen elkarteari buruzko lan bat egin dugu: Espainako Emakumeen Asoziazio Nazionala. Baina, horrekin batera, klaseko beste taldeek ere beste data garrantzitsu batzuei buruz hitz egin dute, guztiak emakumeen eskubideekin zer ikusi dutenak.  
 
         XX. mendeko lehen urteetan, eta bereziki Gudu Handiaren bukaeran, mundu osoan zehar mugimendu feministak zabaltzen hasi ziren. Egondako gizonen heriotza tasa handiaren ondorioz, emakumeak gizonak egiten zituzten lanak egiten hasi ziren. 


         Espainako feminismoaren mugimendu handienetako bat 1918ko urriaren 20an gertatu zen, lehen mundu gerra bukatu baino lehen. Izan ere, Espainako lehen emakumeen elkarte nazionala sortu zen.

         Espainako Emakumeen Elkarte Nazionala emakumeen sufragismoa eta emakumeen eskubideak defendatzen zituen Espainako lehen elkartea izan zen, Madrilen sortutakoa. 1918an sortu eta 1936an itxi egin zen. Consuelo Ramos, Maria Espinosa eta Elisa Soriano izan ziren elkarte horren sortzaileak. 



         Maria Espinosa, Esteponan jaio zen 1875an eta Alikanten hil zen 1946an. Emakumeen giza eskubideen eta eskubide politikoen alde borroka egin zuen aktibista izan zen. Esan bezala, Espainako Emakumeen Asoziazio Nazionalaren sortzaileetariko bat izan zen. Bertan presidenta gisa jardun zuen 1924 urtera arte.

         1918ko urriaren 20an, Celsia Borgesek zuzentzen zuen emakume talde bat, Maria Espinosaren bulegoan elkartu ziren ANME erakundea sortzeko. Emakume talde hori osatzen zuten emakumeen artean Benita Asas, Clara Campoamor, Elisa Soriano, Maria Maeztu eta Victoria Kent zeuden besteak beste. 

         Presidenta gisa jarduten zuen bitartean, 1919an, Kontesilu Feminista Gorena sortu zen, bost asoziazio desberdinez osatua.  
 
    Maria Espinosa <<trantsizio emakumea> izan zen, Espainiako emakumeen berdintasunaren garapenean. Haren idazkietan eta hitzaldietan, giza eskubideak defendatzen zituen,  baina batez ere, emakumeak eskubide berberak izatearen alde hitz egiten zuen. 



Gaur egindako ekintzen ondorioz  inoiz baino gehiago konturatu gara arrazakeria historia osoan zehar egon dela eta mugimendu handien ondorioz egoera gutxika-gutxika hobetzen joan egin dela egungo egoerara heldu arte . Aztertu eta konturatu gara pertsona batzuk borrokatzen egon direla denok eskubide berdinak izateko: Martin Luther King, Rosa Park, Ghandi…

Selman ikusi dugun bezala betidanik pertsona zuriak botere eta eskubide gehiago izan dute (arrazakeria),  beltzaranen eskubideak zapalduz.  Martin Luther  Kingek egindako mugimenduari esker eta beste pertsona askori esker, arrazakeria murriztu egin da. Orain boto eskubidea, eskolara joateko eta lanpostu berdinak izateko eskubidea lortu dute beltzaranek zein emakumeek. Horrez gain, oraindik mundu arrazista batean bizi gara eta guzti honekin amaitzeko lanean jarraitu behar dugu iraganean pertsona askok lan egin zuten bezala. 

Amaitzeko emakume eta beltzaranen kasuak nahiko antzerakoak direla konturatu gara. Emakumeek ere antzeko zerbait bizi izan dute, gizonen menpe dagoen gizartean bizi izanagatik. Gaur egun badaude kultura batzuetan gizonen menpe bizi diren emakume batzuk, beraz horrekin bukatzeko borrokatu egin behar dugu!!
   
 ETORKIZUNA GARA, HORREGATIK GIZA ESKUBIDEENGAITIK BORROKATU BEHAR DUGU!!



OTSAILAREN 22an ETORKIZUNA HOBETU eta BOLONDRES GISA JARDUN NAHI DUGU

         Proiektuaren laugarren egunarekin hasteko, Malalaren bideo bat ikusi dugu. Ikaragarria da! Horrelako jende gehiago falta da munduan: emakumeen eskubideak defendatzen dituena eta edozer gauza gertatuta ere amore ematen ez duena.
         Dudarik gabe, gaur egun, gizartean gauza asko ditugu hobetzeko, baina gauza guzti horien gainetik, gizon-emakumeen arteko BERDINTASUNA dago.



         Egunari jarraipena emateko, banaka hausnarketa bat egin dugu berdintasunaren inguruan eta ondoren taldeka, hausnarketa horietatik abiatuta, taldeko hausnarketa bat egin dugu. 

         Ez daude bi gizaki berdin. Hau da, fisikoki edota ohituretan antzekoak izan daitezke, baina dituzten sinismen guztiak ez dira berdinak izango. Izan ere, gizaki bakoitzak berak nahi duen “munduan” bizi da eta, mundu horretatik abiatuta, ohitura eta sinismen zehatzak ditu.

         Horrez gain, desberdintasunak giza aniztasuna ematen du eta desberdintasun horiek ez dira ezabatu behar, horiek bait dira bakarrak egiten gaituztenak. Izan ere, desberdintasunik gabe guztia berdina izango litzateke eta ez genuke orain ikasten dugun beste ikasiko. 


         Ondoren, egunarekin jarraitzeko, bolondresei buruz hitz egin dugu. Zer da bolondres bat? Adin bat behar da bolondres izateko? Zer motatako bolondresak daude? Zer erakunde daude bolondres gisa lan egiteko? 

         Bolondresa pertsona eskuzabala izan behar da batez ere, laguntzeko prest dagoena eta langilea izan behar dena. Horrez gain, ausarta, trebea, solidarioa, alaia, gogotsua, gogorra eta pertsona ona ere izan behar da.

        
         Zein motatako bolondresak daude? Anbietala, erkidegokoa, kulturala, kirolduna, hezkuntzaren ingurukoa, internazionala eta soziala. Horrekin batera, bolondres gisa lan egiteko hainbat erakunde zein ONG ere badaude: Elikagaien bankua, egoitzetan,…
        
         Egunarekin amaitzeko, etorkizunari buruz hitz egin dugu. Hau da, kartulina batez baliatuz, nolako etorkizuna espero dugun idatzi dugu alde batean, beste aldean, guk desiatzen dugun etorkizuna eta erdialdean, guk desiatutako etorkizuna lortzeko zer egin behar dugun edota zer motatako baliabideak erabili ahal ditugu etorkizun hori lortzeko. 


Gaurko eguna oso espirituala izan da, asko hausnartu egin dugu bakarka. Gizakien berdintasuna izan da landutako lehen gaia. Gure ustez gizaki guztiak desberdinak baita beste sentsu batean berdinak gara. Hau da gaitasun berdinak eta gauza objektibo berdin batzuk ditugu, baina, filosofian eta aste honetan ikasi dugun bezala, berdintasuna oso garrantzitsua da eta gizabanako bakoitza askea eta paregabea da. Desberdintasunak onartzea eta denok sentsu batean berdinak garela onartzea oso garrantzitsua da berdintasunezko gizarte batean bizi ahal izateko. Horrela arrazismo, xenofobia, chauvinismoa eta aporobobiarekin amaitzeko.

Konturatu gara guk hau aldatzeko gaitasuna dugula, metodo asko erabiliz. Bat bolondres izatea da.

Bolondresek, zein beste askok, mundua hobetzen saiatzen direlako.




OTSAILAREN 23an MUNDUA ALDATZEN HASI NAHI DUGU

Solidaritate aste honen azken egunari hasi emateko, otoitz gisa “errefuxiaturena” izeneko abesti bat entzun dugu.



Ondoren, proiektu osoaren inguruko hausnarketa bat egin dugu galdera batetik abiatuta: ZER ERALDATU DEZAKEGU?

  Aste honetan zehar munduan dauden hainbat arazo landu ditugu (errefuxiatuak, arrazismoa, xenofobia). Arazo horiek landuz, konturatu gara gu  bakarrik aldatu dezakegula hori, gure mundu hau leku hobe bat bihurtzeko. Hobetzeko ekintza txikiekin hasi behar gara, hau da, geure inguruneko arazoak konponduz. Izan ere, ekintza txikiekin gauza handiak lor ditzakegu. Gure inguruneko arazoekin hasiz, munduan zehar ere eraldaketa handiak lortu daitezke: ikastola batean lagunduz, jendearen arazoak entzunez, familiaren bati laguntza eskainiz eta pankartak eginez esate baterako.
       
   Erraza da guzti hau idatziz aipatze edota,  beste barik, esatea. Baina, mundu guztian, pertsona gutxi daude bolondres gisa jarduten dutenak eta, horren ondorioz, gure ustez hori izan daiteke eraldatu dezakegun lehendabiziko ideia. Hau da, gu eta klaseko hainbat bolondres gisa lan egiten hastea. Izan ere, bai eskoletan, ospitaletan zein egoitzetan laguntza handia behar da bertan dauden pertsonak laguntzeko, baina horrez gain bolondres gisa ere naturan, kiroletan edota kulturan jardun dezakegu.

    Horrez gain, eskubideen eta errefuxiatuen inguruko manifestazio bat egitea ere ideia ikaragarri izango litzateke. Izan ere, guztiok kalera irtengo bagina eta bertan dugun indar guztiarekin (biolentzia gabe) eta amore eman gabe guztientzat eskubide berberak eskatuko bagitu, uste dugu udalak irtenbideak topatuko lituzkela arazo horrentzat.


     Egunarekin jarraituz, arrazakeriaren inguruko Rap bat entzun dugu eta ondoren, gure ideietatik abiatuz, guk geuk Rap bat sortu dugu:

Esta semana no tiene desperdicio
Porque los refugiados necesitan aprecio
Todos necesitamos los mismos derechos
Ya que todos nacemos en el mismo lecho

Mientras ellos cruzan las fronteras
Nosotros les quitamos las pateras
Ellos sufriendo en sus tierras
Mientras nosotros nos gastamos el dinero en mierdas

No es acoger, sino ser familia
Algo que debemos hacer día a día
no es sincero decir que ellos son el problema
cuando para el gobierno hay más interesantes temas


      Rap hori landu ondoren, gure ustez, ekintza interesgarri batekin jarraitu dugu. Hau da, Durangaldeko zenbait erakunde hartu ditugu (gizartea eraldatzen daudenak), eta horien inguruan informazioa bilatu dugu. Gure kasuan, Jesuiten etxea, Caritas eta Centro de Ellacuría landu ditugu.

JESUITEN ETXEA



Orain dela 10 urte sortu egin zen Durangon, paper gabeko etorkinei aukera bat eskaintzeko. Jesuitek haien etxea eskaini egiten diete eta ikasketak ematen dizkiete.

Lehen etapa horretan, etxe bat ematen diete urte baterako eta, urte hori pasatu ostean,  Berrizera bidaltzen dituzte autonomia lantzeko eta bakarrik bizitzen ikasteko.


        
CARITAS




Kanpañak egiten dituzte.  Aurreko urte batzuetan adibidez,
 “somos personas ,tenemos derechos”, “Eskerrik asko. Gracias”



           
CENTRO DE ELLACURIA



Gizarte interkultural bat sortzea da helburu nagusiena, non pertsona guztiak parte hartzeko aukera duten.

  • Migrarien eta autoktonoen arteko elkarrizketa sustatzea, egungo gizartea eraldatzeko
  • Dibertsitate kulturala eta pluralismo erlijiosoa publikoki sustatzea
  • Elkarbizitzarako praktika egokiak zabaltzea


     Azkenik, egunarekin eta proiektuarekin amaitzeko, astearen hausnarketa bat egin dugu taula batez baliatuz.


Laburbilduz, proiektu hau ikaragarria izan da. Munduan zehar dauden arazo askotaz konturatu gara, baita historian zehar existitu diren arazoak ere ezagutu ditugu. Horren ondorioz, gure pentsaera zenbait arlotan aldatu egin da eta mundua konpontzeko adibideak etorri zaizkigu burura. Horregatik, burura etorritako adibide horiek lehenbailehen aurrera eraman nahi ditugu eta, asko ez bada ere, gure ingurunean dauden arazoak konpondu nahi ditugu.
        
BORROKA DEZAGUN MUNDUA ALDATZEKO!

3 iruzkin: