Taldea-H


KULTURARTEKOTASUN PROIEKTUA

RIGOBERTA MENCHÚ
1. EGUNA
HITZALDIA

Proiektuari hasiera emateko lau hitz erabili ditugu: “fronteras”, giza eskubideak, “activismo” eta “diversidad”.
Hasteko, arrazakeria kasuek jasotzen eta topatzen dituzten “froteras” pertsona batzuk haien jarrera eta ekintzengatik protagonista bihurtzen dira. Ondorioz, mugimendu bat hasi egiten da, pertsona “activistas” osatuta.
Bestalde, giza eskubideak osotasunenan beharrezkoak dira; hau da, ezin dugu haietako bat ere ez alde batera utzi bestela errespetatzen ez ditugula esan daiteke.
Errespetua eta onarpena izan behar da atalik garrantzitsuena, gure arteko “diversidad” da gizarte aberatsa sortzen duena.

Gai guztiek amankomunean dute berdintasunezko gizarte bat eraikitzea. Gai bakoitzean sakontasunean sartzean, eta gizarte aktibista bat sortzean, era onuragarri batean gizartea eraldatzea lortuko dugu.

INKESTA EMAITZAK

Moda: 1 da maiztasunik handiena duena.
Mediana: 34/2=17→ 17 1 da.
Media aritmetiko→ 37/34 = 1.08

Moda→ 38 zenbakia da maiztasunik handiena daukana
Mediana→  34/2= 17, Me=39
Media aritmetikoa→ x ̅=1359/34 = 40

Moda→  5 zenbakia da maiztasunik handiena duena.
Mediana→  34/2= 17, Me=5
Media aritmetikoa→ x ̅=177/34=5,2

MODA: 4 da maiztasun handiena duena
MEDIANA: 34/2= 17 →  4 aldagaia
BATAZBESTEKO ARITMETIKOA: 3,65
MODA: 0 aldagaia da maiztasun handiagoa dueña
MEDIANA: 34/2=17 →  1 aldagaia
BATAZBESTEKO ARITMETIKOA= 0.76

HAUSNARKETA
Gure gizartean, onartuta dago gizakiak antzekoak izan behar garela. Denak inguru berdinean bizitzeak, berdinak edo antzekoak izatera behartzen gaitu. Hala ere, gure datuetan  gure artean hainbat eta hainbat ezberdintasunak daudela islatzen da, eta nahiz eta berdinak garela iruditu, esparru anitzetan ezberdintasunak aurkitzea errazagoa da. Gure artean dauden aldeak dira pertsona egiten gaituztenak, eta guztiak parekoak izango bagina, ez litzateke gizarterik existituko. Eskerrak eman behar dizkiegu munduan zehar dauden ideologia, pentsaera eta iritzi desberdinei, ezaugarri horiek direlako pertsona paregabeak sortu egiten dituztenak. Zorionez, gure erantzunetan iritzi anitzak ikus ditzakegu, eta gure ustez, hortik atera dezakegun ondorio hurrengoa da: gure artean hainbat emaitza desberdin ateratzen badira, desberdinak garelako izango da.
Desberdin sentitzea ondorio onuragarria izan beharko litzateke, baina, zoritxarrez, txarto ikusita dago. Bakoitzak iritzi eta pentsaerak konpartitzerakoan kritika kaltegarriak jasotzerakoan, diskriminazioak eta arazoak sortuko dira. Gizartean dagoen askatasuna mugatu egiten da eta horregatik gaur egun dauden hainbat arazo sozial eta politikoak sortu egiten dira.
Gure iritziz ezberdintasunak egotea beharrezkoa da, batez ere, errespetuz jokatzen bada. Erantzun desberdinak jasotzea, bakoitzak bere bereizgarriak onartzea dakar, eta agian batzuen eta besteen datuen aurrean arritu egiten gara, baina ez litzateke horrela izan beharko. Batez ere, errespetua eta orokortze prozesua dira ezinbetekoenak berdintasunerako bidea eraikitzeko.

Zer da normala izatea?

Normaltasuna, orokorrean gizartean orokortutako gauzetan gehiengoaren inguruan kokatzea izatea da. Hala ere, guretzat normaltasuna ez da existitzen, bakoitza bereizgarria da eta ez dugu zertan multzo handi baten parte izan behar.
Horregatik, gure inkestak ikusita, gauza batzuk normaltzat har ditzakegu: neba-arreba bakarra izatea, bizitzan zehar 5 mugikor izatea, 39. tailako oinetakoak izatea, 4 edo 3 hizkuntza jakitea eta etxebizitzaz inoiz ere ez aldatu izana.
Modak edo bestelakoek inposatzen dute normaltasunaren esanahia. Izan ere, gizartea etengabe ari da mota hauetako mugimendu hauek jarraitzen gizabanako bakoitza normala izan dadin eta, ez dituztenak  jarraitzen, ezberdintzat hartzen dira.





2. EGUNA
DEBATEA
Arrazakeria berezkoa dugu ala ez?
Klaseko gehiengoak esan du arrazakeria ez dugula berezkoa, hau da, urteen zehar
garatuz joaten dela. Horregatik, umeak haurtzaroko lehen urteetan ez dute horrelako
jarrerarik izaten, baina jasotako hezkuntzaren arabera arrazakeria ager daiteke edo ez.
Zergatik uste dugu arrazistak garela?
Gizarteak, telebistak, gure inguruneak arrazismoa bultzatzen du. Aisialdiko
denboran ikusten ditugun telebista saioek txiki-txikitatik jarrera eta hizkuntza
arrazista normaltzat hartzea eragiten dute.
Norbaiti “beltz” deitzea min egiteko nahia du?
Bakoitza den kolorekoa da, gure azalaren kolorea gure identitate biologikoan zehaztutako
zerbait da.
Hare okerragoa iruditzen zaigu beste arraza bateko pertsonak izendatzeko diminutiboak
erabiltzea, adibidez: “negrito”, “txinito” eta horrelakoak...
 
________________________
DEFINIZIOAK

Arrazismoa→   beste arrazekiko kontrako jarrera normalean diskriminazioa sortze duena.
Xenofobia→ atzerrikoei beldurra, mesfidantza eta mespretxua.
Discriminaciónarraza, sexua, ideia politikoak zein erlijioarengandik pertsona edo
pertsona talde bati ematen diogun jarrera eta tratu berezia.
Arrazismo diferenzialista→ arraza batzuk beste batzuk baino maila handiagoko
batekoak direla ustearen ideologia.

LARRUAZALAREN KOLOREA ETA KULTURA GIZAKIARENGAN
Larruazalaren kolorea heredagarria da, gure kodigo biologikoko parte da,
beraz, aldaezina da. Baina nahiz eta gure hautamenak parte hartu ez,
baldintzatuak sentitzen gara.
Bestalde, kultura baten parte izateak baldintzatu egiten gaitu. Hau ere
aldaezina eta heredagarria da. Multzo handiago baten parte sentiarazten
gaitu, aurreritziz betea.

DOLL TEST (BIDEOAK)

Bideoan 2 panpin ikusi ditugu, bata beltzarana eta bestea zuria. Psikologo batek, hainbat galdera egiten dizkien ume beltzaranei, eta haien iritziz panpina ona eta ederra zuria zen. Aldiz, txartzat eta zatartzat panpina beltza zuten. Azkenean, zeinekin duten antzekotasunik handiena galdetzen diete, eta beltzaranarekin identifikatzen dira gauza txar guzti horiek esan eta gero.
Gizartean bizitzeak ingurune desberdin batean bizitzera behartzen gaitu.
Aurreiritziz josiak gaude, eta nahiz eta berez onak izan hainbeste alditan entzun
dutenez beltzak zatarrak eta txarrak direla hori uste dute; hau da, besteen
pentsaera arrazistaren menpe daude.
Gure ustez ez dago ondo umeek beltzak zuriak baino gutxiago direla
pentsatzea eta hainbeste desberdintasun daudela zurien eta beltzen artean
pentsatzea, gainera ume guztiek berdina esan dute. Gure ustez bideo horietan
gizarteak inposatzen duen gaia da.

ESPERIENTZIEN ONDORIOAK
Kasu honetan hainbat pertsonen bizitzaren ondorioak ateratuko ditugu: Laila,
Alain, Diabanza, Mohamed, Margarita, Idrissa eta Emilia.
Gehienak immigranteak dira edo haien familia immigranteak dira. Haien
bizitza ez da batere erraza izan, denok diskriminatuta sentitu dira, baina denak
aurre egin dute eta gure ustez ez dute zergatik sufritu behar, zailtasun gehiegi
dute guk gehiago jartzeko, beraz, gizarteak immigranteekiko ikuspena aldatu
beharko luke. Baina badira beste batzuk, nahiz eta espainiarrak izan itxuraz
atzerritarrak ematen badute holako egoera latzak jasaten dituzte. Esaterako,
agiria eskatu inongo arazorik sortu gabe, drogarik duten galdetu izana….
Ondorioz, gizartea aurreiritziz betea dagoela esan dezakegu; eta hau aldatu
beharra dagoela uste dugu!

    DENBORA-LERROA





3. EGUNA

BERDINTASUNAREN ALDEKO MARTXA


1956. urtean, Jimmy Lee hil egin zen, polizia zuri baten tiro baten ondorioz. Ekintza
honen kontra zeudela eta haien eskubideak (bozkatzeko eskubidea) aldarrikatzeko
Selmatik Montgomery-ra martxa bat egitea erabaki zuten. Zoritxarrez, 3 saiakera
behar izan zituzten haien helburua lortu ahal izateko. Lehenengo bi saiakeretan
(Martxoak 7, Martxoak 9) polizia zuriak biolentziarekin eta indarkeriarekin erantzun
egin zuten. Zorionez, hirugarren saiakeran bere helburua lortu egin zuten, eta hirira
heltzea lortu zuten. Gertakari honi esker, bozkatzeko eskubidea lortu zuten behingoz,
eta ez zen bakarrik teorian geratu, edo iparrraldeko estatuetan bakarrik errespetatu,
baizik eta benetako eskubidea lortu zuten.

SELMA (PELIKULA)
Pelikula honen protagonista Martin Luther King da. 1964. urtean bakearen
nobel saria irabazi zuen. Garai honetan beltzen segregazioa, pobrezia, hilketa
anitzak eta boto eza zegoen. Zuriek dena kontrolpean zuten, epaimahaiaren
parte izateko boto eskubidea izan behar zutelako, eta beltzek ez zutenez, ez
zuten haien iritzia emateko aukerarik.
Martin bere Nasha emaztearekin batera, Selmara mugitu ziren. Bertan,
J. Edgar zuzendariarekin bat egin eta honek kritikatu egiten zuen.
Geroago, Atlantara mugitu ziren, oraingoan sema-alabekin batera. Hala
ere, King Selmara abiatu zen haren lankide eta lagunekin batera aste batzuen
zehar lan egiteko asmoz. Bertan, Jim Clark sherif-arekin bat egin eta honek,
borrokatu gabe ez zuen amore emateko intentziorik. King-ek hainbat hitzalditan
busetako desberdintasun, boto eskubide eza eta Birminghamgo
segregazioarekin amaitu nahi zuen.
Selman, protestako gau batean, polizia zuri batek herritar bat tirokatu eta hil
zuen. Ondorioz, hainbat martxa antolatu eta burutu ziren (geroago azalduko
ditugunak). Wallace eta Clark izan ziren hilketa eta borroken arduradunak,
beltzen protestak oso baketsuak baitziren.

SENECA FALLS (1848)


Seneca Fallsen konbentzioa Estatu Batuetan emakumeen eskubideak
defendatu zituen lehenengoa izan zen. Lucretia Mott eta Elizabeth Cady
Stantonek antolatu izan zuten 1848ko uztailaren 19 eta 20an Seneca Fallsen
(NY). Ondorioz, “Declaración de sentimientos” izeneko dokumentu bat non
emakumeek hainbat eskubide eskuratu nahi zuten: bozkatzeko aukera,
hauteskundeetara presentatzeko aukera, kargu publikoetan lan egiteko
eskubidea, batzar politikoetan eta holako karguetan parte hatzeko ahalmena
izan nahi zutela. Deklarazio hau gizakiaren historian zehar gerataturiko
mugimendu liberal garrantzitsuena da.






4. EGUNA


FILOSOFIA - ESKUBIDEAK


ASTEAN EGINDAKO JARDUERAK
Lehenengo egunean, astelehena 19, proiektuari hasiera emateko hitzaldi bat izan
genuen Arrupe aretoan. Zuzendariak hasiera eman eta gero jesuitak batek hainbat
puntu desberdinen inguru berba egin zigun: “fronteras”, “derechos humanos”,
“activismo” eta “diversidad”.
Bigarren egunean, arrazakeriari buruzko galdera batzuk erantzun genituen, gero
gaiarekin zerikusia zituzten hitz batzuei definizio bat eman genien, ondoren,
doll-test bat egin genuen lehenago ikusitako bideo batetik ateratako
informazioarekin eta honekin ondorioak atera genituen. Ondorio hauekin,
gizakiaren historiaren zehar arrazizmoarekin zerikusia izan zuten hainbat gertakari
time-line batean plasmatu genituen.
Hirugarren egunean, “Selma” izeneko pelikula bat ikusi genuen eta gero
Senecca Falls-eko proiektu bat egin genuen, ondoren klase aurrean
aurkezteko eta blogera igotzeko.


GIZAKIAK DESBERDINAK GARA, ALA EZ?
Gizakiok desberdintasun gehiago ditugu berdintasun baino. Hala ere,
talde handiago baten parte sentiarazten gaituzten ezaugarriak ere
baditugu: zaletasunak, janzkera, gustuak, ikasketa motak…Talde handiago
horren parte sentiarazteaz gain, horren barruan badira bakarrak egiten
gaituzten ezaugarriak. Pertsona orok itxura fisiko, iritzi, ohitura, pentsaera
desberdinak ditu eta hauetako bakoitzak bakarra egiten gaitu. Gutako
bakoitza eskubideak eta betebeharrak ditu, baina guzti horren gainetik
bakarrak eta paregabeak gara.


NOLA JOKATU EZBERDINTASUNAREN AURREAN?
Ez genuke gure artean dagoen desberdintasuna ezabatu behar.
Errespetua, tolerantzia eta elkarrizketa aktiboak sustatu behar dizkiogu
gizarteari. Ezberdintasunak izan arren, denok tratu berdina jaso beharko
genuke. Denok eskubide eta tratu berdinak jaso beharko genituzke. Ditugun
desberdintasunengandik diskriminatuak izatea izugarrizko injustizia da, eta
horrekin amaitu behar dugu.


KANTEN IKUSKERA eta MUGIMENDU PERTSONALISTA

Eredu kantiarraren arabera pertsona askea da. Gizartean bizitzeko, lege
moralak sortzen ditu gizarteak. Bereizten gaituen autonomia, baldintzatuta
dago lege moral hauengandik, eta duintasuna ematen digu. Pertsonak ez
du preziorik, gutako bakoitzak ordainezina den berezko balio absolutu bat
du. Horrez gain, pertsonak ez gara bitarteko hutsak, helburuak baizik.
Horregatik, pertsona izateagatik elkarrenganako errespetua izan behar
dugu berdintasunaren alde lan egiteko.

Mugimendu pertsonalista, XX. mendean hasi zen Emmanuel Mounierrekin
1936). urtean pertsonalismoaren aldeko manisfestuaren bitartez. Martin
Buberrek eta Emmanuel Levinasek ere errepresentazten dute hau.
Honen arabera, pertsona izatera heltzeko ezinbestekoak dira besteekiko
harremanak. Besteekiko ditugun harremanek osatzen gaituzte.
Pertsona izatera heltzeko, izate haragiztatuaz gain badira beste
kontzeptu ezinbesteko batzuk: komunikazioa, askatasun baldintzatua,
konpromisoa, kritikarako gaitasuna, goi.mailako duintasuna, hurbiltasuna
eta adiskidetasuna.

Laburbilduz, bi ereduak estuki lotuta daude alde batetik pertsonak
bakarrak eta paregabeak garelako. Gizartean bizi behar garenez, lege
moralak ditugu eta besteekiko harremanak ezinbestekoak zaizkigu.
Berdintasun honen barruan, gutako bakoitza paregabea eta bakarra da,
horregatik errespetuz jardun behar dugu. Horrez gain, pertsona helburu bat
da, ez bitartekoa, eta elkarlanean aritu behar gara.


BERDINTASUNA ONARTZEAREN ONDORIOAK GIZARTEAN
Hasiera batean, ondorio gehienak baikorrak izango lirateke. Alde batetik,
matxismoa, xenofobia, arrazismoa eta horrelakoak ezabatuko litezke. Horrez
gain, arrazakeria edo erlijioa arrazoi duten hainbat liskar eta gerra amaituko
litezke gizarte aurreratuago bat eraikiz.
Bestalde, berdintasun osoa onartzea gutako bakoitza bakarra denaren
sentimendua amaituko litzateke. Denetarako orokortuko genuke, monotonia
baten barruan sartuz.

BOLUNTARITZA:

Bolondresaren adina axola du?
Argi dago baietz. Bolondresak behar duen pentsaera oso trinkoa izan behar da,
esperientziarekin lortzen dena. Bere bidaia ez da turismo soila, izan ere, besteak
laguntzera doaz.

Zer da bolondresa izatea?
Muxutruk mundua hobetzeko besteak laguntzen dituen pertsona. Bolondres batek
hainbat balore izan behar ditu: Gogotsua, bihotzbera, trebea, jatorra, ausarta,
pentsaera zabalekoa, pertsona ona, langilea, alaia...

Bolondres motak:
Lau bolondres mota daude: komunitatea garatzen saiatzen direnak, ingurumena
zaintzen dutenak, hezkuntza aurrera eramaten dituztenak eta gizartea aurrera
eramaten saiatzen direnak.
Aniztasun honek pausu ugariak eman dizkigu bakea zabaltzeko bidean.
Bolondresak eremu ezberdinetan lan egin arren, badute zerikusian dituzten
ezaugarri bakarra: munduari beti hoberena opa diote.

Zer da Erakunde bat?
Bolondresak biltzen eta antolatzen dituzten taldeak dira. Adibidez, “Caritas”,
“Alboan”, etab. Hauei esker guk ditugun aukerak falta zitzaizkien pertsonei
laguntza eskaini ahal diegu.

Konklusioa:
Gure ustez, pertsona orok eduki beharko luke bolondres gisa lan egiteko
esperientzia. honek pertsona moduan aberasten zaitu eta ,bide batez,
mundua hobetuko zenuke.







5. EGUNA



ZER ERALDA DEZAKEGU?

Laguntzeko, edozein ekintza hain txikia den arren lagungarria da.
Oso ikusgarriak eta handiak diren kanpainak eta ekintzak,
mundua osotasunean mugiarazten dute. Baina eraldaketa
efektibo bat lortzeko, bakoitzaren esfortzua etxetik hasi behar da.
Gertuen zaizkigun ekintzak erabat “errazenak” eta
eramangarrienak izango dira, beraz, hortik hasi beharko gara.

Martxoaren 21an, arraza-bereizkeriaren aurkako egunean,
Durangon manifestazio bat antolatu nahi dugu herri
mailan. Gure helburua arrazakeriarekin eta bereizkeriarekin
amaitzea da, eta manifestazio hau antolatuz, herriko jendea
informatzea eta gure kasuetara lotzea lortzea espero dugu.
Horrez gain, udaletxean manifestu bat idaztea eta irakurtzea
proposatuko genuke, horrela herriko jendea haien egoera
ezagutzea eta barneratzea lortuko genuke.

Gure ustez, kanpaina publizitarioak egitea ideia bikaina
izango litzateke. Hainbat egoeren aurrean gure ikuspuntua
eta hobekuntza posibleak adieraztean, publikoak enpatia
sentiaraziko du eta geroz eta laguntza gehiago lortuko dugu.
Horri esker, egoera kaskarrean dauden gizarte taldeei
laguntzea lortuko genuke.


Gure inguruan dauden diskriminazioen aurrean integrazio
programak eskoletan sartzea bururatu zaigu. Horri
esker, txiki-txikitatik marjinazioarekin eta desberdintasun
sozialarekin bukatzea lortuko genuke.

RAP

   
Esta es una historia más
Siempre hay alguien superior
División marginal
nunca amor, solo odio
Ni el color ni la raza
como objetivo siempre el podio
Dejemos a un lado el interés
Alcemos la vista de una vez


Una guerra nos va a alcanzar
Nos vamos a anticipar
Diferencias, parecidos
Ante todo personal
Basta ya de prejuicios
Nuestra meta es integrar
No más peleas, igualad,
creemos un mundo ideal




CARITAS (BIZKAIA/DURANGO)
Caritas se preocupa de la acogida y acompañamiento
de las personas vulnerables y excluidas. Promueve el
empoderamiento de las personas para que defiendan sus
derechos humanos en los tres ámbitos del desarrollo
integral: necesidades básicas, sentido de la vida y
participación social.
Cáritas necesita personas que con las que hacerse
presente junto a los que viven la injusticia de la pobreza.
Para ello, es inevitable contar con voluntarios y donaciones
que puedan ayudar y estar al lado de quienes más nos
necesitan.
Si quieres participar en el voluntariado de Cáritas
Bizkaia es necesario acudir a tres sesiones de 1 hora y
media de duración cada una, en la que conocerás
de primera mano a qué te compromete ser y
hacer voluntariado en nuestra organización.





ALBOAN
Alboan trabaja por
la construcción de una ciudadanía global que denuncie las
injusticias que provocan desigualdad en el mundo, construya
una cultura que promueva el bien común y transforme las
estructuras generadoras de pobreza a nivel local y global.
Para lograrlo, se une en red con personas y grupos de
todo el mundo. Caminan junto a personas y organizaciones
de todo el mundo hacia un horizonte en el que el desarrollo
humano, la vida digna y la justicia sean patrimonio de toda
la humanidad. Dirigen la labor a poblaciones vulnerables de
países empobrecidos en los que trabajan junto a
organizaciones locales en proyectos de cooperación
internacional de desarrollo.
ALBOAN se compromete a informar a las personas e
instituciones que hagan aportaciones finalistas sobre el
proyecto o actividad apoyada y sus resultados.

ASTEA ERREPASATZEKO:


Aste hau baliagarria izan al da?

Gure ustez, aste hau oso baliagarria izan da gauza akademikoz gain,
badaude hainbat balio orokor batzuk barneratu behar
ditugunak pertsona moduan garatzeko. Proiektu honi esker,
pertsona helduagoak sentitzen gara. Jorratutako gaiek asko
pentsarazi eta sentiarazi digute, eta hartutako erabakiekin
arduratasun osoz jokatzeko prest gaude. Honi esker, berdintasunaren
alde egin behar den lan izugarria dagoela ikusi dugu, eta ,talde
moduan, gaian eta honen aldeko ekintzetan parte hartzeko
eta arduratsuak izateko konpromisua hartzen dugu talde moduan.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina