Taldea-D


CLARA CAMPOAMOR TALDEA


KULTURARTEKOTASUN - PROIEKTUA

Naroa, Eukene eta Laura gara, Jesuitak ikastetxeko 1.batx-ko ikasleak. Aste solidarioan zehar egingo ditugun ekintzak, hausnarketak eta ariketak orrialde honetan bilduko ditugu. Zuen gustukoa izatea espero dugu!!! :)



1. EGUNA 
"ZER DA NORMALA IZATEA?"



Kulturartekotasun proektuari hasiera emateko jesuita batek, Martin, emandako hitzaldia entzun dugu. Hitzaldi horretan frontera, aktibismoa, giza eskubideak eta dibertsitatea bezalako kontzeptuak landu eta ulertu ditugu. 
Oso interesgarria izan da, eta proiektu honekin hasteko gogoak eman dizkigu. 
Ikasi dugunaren artean, gure taldearen ustez azpimarratzekoak dira lortu ditugun bi ondorioak: 
  • Dibertsitatea da desberdin eta berezi egiten gaituena, beraz, haiek errespetatu eta haietatik ikasi behar dugu
  • Bizitzaren hainbat arlotan fronterak aurkituko ditugu. Funtsezkoena haien kontra borrokatzea da, aktibistak izatea, beti indarkeria erabili gabe. 
Rosa Parks-ren eta Gandhi-ren aktibismo baketsuari baita buruz ikasi dugu ere.



                                                                                                                                        


Jarraitzeko, klasean galdetegi bat egin ondoren grafikoak egin ditugu, haietan sakonduz.
Hasteko, galdera batzuk sortu egin ditugu eta klasekideen erantzunak jaso:

Grafikoak egin ditugu:



Galdetegiari esker eta grafikoak interpretatu ondoren media, moda eta bataz-bestekoa kalkulatu ditugu: 


Eta azkenik, taldean honi guztiari buruz hausnartu dugu:

Errez konturatzen gara, gure klasean bertan, desberdintasun ugari daudela. Baina aldi berean, ezin dezakegu ahaztu gure artean oso antzekoak garela eta gure artean hainbat alderdi elkar banatzen ditugula.
Hala ere, onartu behar da gure eguneroko bizitzan errazago aurkitzen ditugula desberdintasunak berdintasunak baino; horren islara galdetegian ikus dezakegu. Ez litzateke horrela izan behar, baina batzuetan desberdintasunen arabera besteak epaitu, talde batean sartu, bereizi eta diskriminatu egiten ditugu.

Galdetegian galdera oso orokorrak egin ditugu, beraz ezin ditzakegu ondorio handiak atera haietatik. Hala ere, gure inkestek argi adierazten dutena hurrengoa da: 35 pertsonen artean, astero 5 egunetan zehar elkarrekin denbora ugari igarotzen dutenak guztiz desberdinak dira eta dibertsitate handia aurkitu dezakegu gure artean. Elkar errespetua ahaztu barik.

 Ondorioz, gure uztez ingurukoen errespetua jasotzen badugu desberdin sentitzea ona izango da, baina gure artean dibertsitate hori bromak egiteko, diskriminazio eta bereizmen moduan erabiltzen badugu, argi eta garbi, desberdin sentitzea txarra izango da.


                                                                                                                                        

Proiektuaren erdian, DBH 2. mailako ikasle batzuk etorri dira aurtengo solidaritate asteko kanpaina azaltzeko. Haiek azaldu egin duten moduan, biltzen den dirua Afrikako ume soldaduentzat izango da.

Haien arabera, proiektu honen nahi nagusiak haien bizimodua hobetzea eta ahal dituzten umeak eskolarizatzea da.

Haiei esker, badakigu ume soldaduen bizi baldintzak eta nolako bizimodu mota duten, eta gainera, aurten bilduko den dirua nora joango den ere.




                                                                                                                                        

Ondoren, debatearen ekintza egin beharko genuke, baina ez dugu denborarik izan. Hala ere, galdera batzuk taldean planteatu eta haien inguruan gure iritzia eman eta hausnartu dugu: 

Hitz laburrez, normala izatea edo ez izatea gure ikuspuntuaren arabera izango da. Baliteke zuretzat edo zure inguruan normala dena, beste herrialde edo kultura batean ez izatea. Beraz, bakoitzak "normala" hitzaren definizio parametro desberdinak ditu. 

Ondorioz, gure usteekin bat ez datozen beste ideologiak, ohiturak, janzkera, erlijioak... hasiera batean hain "normalak" ez direnak daudela onartu behar dugu. Desberdintasun horiek errespetatu behar ditugu, gizartean denok libre, gustura eta diskriminizazio barik bizi ahal izateko!
Bestela, nolako izango zen gizartea denok berdinak izango bagina?





                                                                                                                                        
                                                                                                                                        
                                                                                                                                        


                       2. EGUNA 
"ARRAZAKERIA ETA DISKRIMINIZAZIOA"



Gaur, egunari hasiera emateko eta otoitza egin ondoren, irakurketa partekatuari ekin diogu arrazakeria lantzeko. 





Talde lan sistema honen bidez, guztiok testu osoa irakurri eta ulertu egin dugu. Historian zehar arrazakeria kontzeptua eta sorreraren aldaketak ikasi ditugu; eta zer nolako interpretazio desberdinak existitu diren historian. 



Arrazakeria arloa alde batera utzita baina ahaztu gabe, giza eskubideen historiaren kronograma bat egin dugu. Denbora lerro batekin historian gertatu diren momentu garrantzitsuenak adierazi ditugu. Hemen gure lanaren emaitza: 






                                                                                                                                        

 Arrazakerian berriro oinarrituta, zenbait hitz adierazi eta hausnartu ditugu eta haien inguruan, debate txiki baten bidez, gure iritzi desberdinak elkarbanatu ditugu. 


  • Diskriminazioa: Diskriminazioa pertsonen arteko gauza edo gizaki bereizketari deritzo, hau da, pertsona batek bere burua ikusten du beste guztien gainetik eta ez du besteenganako errespeturik. 



  • Arrazakeria: Jarrera diskriminatzaile bat da, non ezaugarri jakin batzuk dituzten pertsonak sozialki baztertzen dira, eta horren ondorioz arrazistak diren pertsonak uste dute ezaugarri jakin horiek dituzten pertsonak behe mailakoak direla, intelektualki, moralki eta sozialki. 

  •  Xenofobia: kanpotarrengan existitzen den gaitzespena. Xenofobiaren esanahia etorkinei beldurra da. Xenofobia jarrera bat da non pertsona batek beldurra edo errefusa sentitzen du kanpotik etorri den beste pertsona batengatik 

  •  Neo-arrazakeria/arrazakeri diferentzialista: desberdintasun kulturalak el racismo diferencialista, pone más el acento en las diferencias culturales que en las biológicas. A menudo se manifiesta por considerar incompatibles las diferentes culturas, y por eso exige la expulsión de los grupos minoritarios o la no-aceptación de trabajadores extranjeros. También pone el acento en la segregación espacial de estos colectivos diversos culturalmente.
                                                                                                                                        

Bideo bat ikusi dugu non ume beltzak elkarrizketatu dira. Ume horien aurrean bi panpin jarri dituzte bat beltza eta bestea berriz, zuria. Galderak egin ahala, hainbat erantzun jaso ditugu. 

Horien artean bi nabarmentzen ditugu; lehenik eta behin; zein da politena? ume guztien erantzuna bera izan da, panpin beltza, baina, bigarren galdera aztertu ahala, zein da ona? erantzun honetan berriz, panpin zuria aukeratu dute. Ikusi ditzakegu nola haien ezaugarriak aztertuta, panpin beltza aukeratu dute haien ezaugarri berak dituztelako, baina, jokaera aztertuta bestea berriz, eta erantzun horrek, gizakiaren ondorioz dira. 

Baina gure ustez hoberena bideoak ikustea eta haien inguruan hausnartzea da, zergatik ez zara animatzen? Bakarrik 3 minutu dira!




                                                                                                                                        

Azkenik, pertsona batzuen historioak eta bizi esperientziak irakurri ditugu. Geroago, haietan pentsatu eta gure iritzia taldean elkarbanatu dugu.

Taldearen hausnarketa: 
Denok dakigu inmigrantea izatea ez dela batere erreza. Gainera, gure herrialdera kanpotarrak etortzen direnean ez gara beti behar bezala konportatzen. Argi dago enmigranteak diskriminizazioa eta arrazakeria pairatu dutela noizbait, gainera gobernuek ez diete batere erraz ipintzen. 



                                                                                                                                        
                                                                                                                                        
                                                                                                                                        


                                   3. EGUNA 
"SELMA"
"ZAILA BADA, EZ DA EZINEZKOA!"


Gaur hiru egun daramatzagu solidaritate proiektuarekin. Arrazismo eta eskubide gaieki jarraitu dugu. 

                                                                                                                                        


Egunari hasiera emateko, Ed sheeran-en bideo barri digute. Bideo horri esker konturatu gara bakoitza bakarrak garela, eta inor ez dela inor baino gehiago. Desberdinatsuna da pertsona bakoitzaren ezaugarri nabarmemena. Berak totelka hitz egiten zuen, eta musikari esker arazo hori gainditu zuen. Era labur batean uler ditzakezu bere bizitza, bideo labur baten bidez:

 

                                                                                                                                        


Goizarekin jarraitzeko Selma pelikularen hasiera ikusi dugu, eta bertan gizaki beltzen egoerari buruz hausnartu dugu. Pelikula horretatik ondorio bat atera dezakegu, hau da, zerbait nahi badugu lanari ekin behar diogula, buru belarri. Nahiz eta bizitzak ostopoak izan inoiz ez dugu etzi behar eutsi baizik.

                                                                                                                                        


Eta egunarekin bukatzeko, laugarren ataleko bigarren seriea irakurri dugu. Bertan zenbait emakumeen bizitza adierazten da. Guk guztietatik Clara Campoamor aukeratu dugu eta bere bizitza aztertzen aritu gara. Zenbait informazio aurkitu ondoren ppt bat prestatu dugu, ondoren klaseari aurkezteko:



Clara Campoamor-ek sufragio unibertsalaren aitzindari izan zen; beraren borrokari esker emakumeek bere botoa eman zuten, lehenengo aldiz 1933ko Espainiako hauteskundeetan.



Clara Campoamor Madrilen jaio zen 1888ko otsailaren 12an, familia xume batean; bere ama jostuna zen eta bere aita egunkari batean lan egite zuen. 
Donostian lurperatu zuten 1972an hil zenean, berak hala eskatu baitzuen. Polloeko hilerrian ikus dezakezue bere hilobia. Hala ere, Lausanan, Suizan, igaro zuen haren bizitzaren azken urteak, erbesteratuta zegoelako. 

 Zuzenbide ikasketak bi urteetan bakarrik burutu zituen. 36 urte zituenean, Espainiako lehenengo emakume abokatua bihurtu zen. 

Politika munduan, Primo de Riveraren Diktadura ez zuen onartu nahi eta bigarren errepublika aldarrikatzean partidu erradikal, laiko demokratikoa eta errepublikanoaren diputatua izendatu zuten.




Komisio konstituzionalaren 21 diputatuen partaide izan zen eta hortik lan egin zuen sexuz diskriminazioaren kontra, ezkontzan edo ezkontzatik kanpo izandako seme-alaben berdintasun juridikoaren alde, dibortzio eta emakumeen sufragioaren alde. 

Clara Campoamor-ek Ezkerreko partiduaren kontra borrokatu behar izan zuen , nahiz eta berarengan sinistu berak defendatzen zituen helburuak ez zitzaien iruditu momentu hartan defendatzeko kausa egokienak baina parlamentuan berak emandako diskurtsoarekin diputatuen onarpena lortu zuen emakumeek boto ematekoaren alde. Europako beste herrialdetako Emakumeek sufragioa lortu zuten ere baina beranduago. 

Rosa Regás idazlearen iritzian Clara Campoamor-en zintzotasuna ezinbestekoa izan zen, garai hartan bere helburuak lortu ahal izateko eta beraren hitzetan berak lortu zuena emakumearen alde izan beharrean gizonaren alde izan balitz gaur monumentu bat izango luke hiriburuan ,baina Lausanan hil zen erabat ahaztuta 1972ko Apirilaren 30ean.


Clara Campoamorren bereizten diren obrak hauek dira: El derecho de la mujer en España (1936), La situación jurídica de la mujer española (1938), Mi pecado mortal, El voto femenino y yo y La revolución española vista por una republicana ).



Clara Campoamor-ren bizitza eta historioa "La mujer olvidada" filmean ikusi dezakegu. Bere pasarteetan eta egoeran oinarrituta dagoen pelikula da. 
Trailea hurrengoa da: 




                                                                                                                                        

Taldearen hausnarketa:
Gaurko egunean murgilduta, hausnarketan nabarmenduko gara. 
Gaurko egunari esker, ondorioztatu ditzakegu nola gauzak ekinez lortzen direla, zaila bada, ez dela ezinezkoa.

Desberdina izatea edo ezaugarri bereziak izatea munduan bakarrak egiten gaituena da. Selma-ko pelikulan adierazten da nola lan eginez gauzak lortzen direla eta baita Clara Campoamorrek bere liburuetan azaltzen duen bezala. 
Azken finean, gure eskubideak lortu nahi baditugu haien alde borrokatu egin behar dugu, lortu ahal izateko. Eskubideak azkenean, “indibisibleak” dira, eta gizaki bakoitzak bere eskubideak izan behar ditu, INOREN MENPE EGON GABE. 


Beraz gaur asteazkena, esaldi bat burutu dugu, goian esan bezala; “ZAILA BADA, EZ DA EZINEZKOA!”



                                                                                                                                        
                                                                                                                                        
                                                                                                                                        


                                4. EGUNA                                    "MALALA,  EMAKUME AUSARTA"


Gaur osteguna, egunarekin hasteko Malalaren hitzaldi bat ikusi eta entzun dugu. Bertan berak bere ikuspuntua azaldu digu umeek eta emakumeen eskubidei buruz.
Berak defendatzen du esanez nola emakume eta ume guztiek eskubideak dutela hezkuntza bat izateko, eta nola baita, terroristak ikuskera txarra ematen dion bere herriari. 
Berak eskubideak defendatzen ditu esan bezala, baina, baita pertsona guztiak ez direla berdinak eta bere herrialdea bihotzenekoa eta maitakorra dela, nahiz eta, gizaki txarrak ere egon.




                                                                                                                                        


Egunarekin jarraitzeko, 1-2-4 dinamika erabili dugu. 
Bertan lehenik eta behin, filosofia arloan; bakarka galderak hausnartu eta erantzun ditugu, ondoren galdera horiek bikoteka elkarbanatu ditugu. 
Bikoteko lana bukatu ondoren, launaka jarri gara, gure kasuan hirunaka. 

Taldean geundela gure iritziak elkarbanatu ditugu. Filosofia arloan jarraitzeko, gogoeta bat landu dugu, bakarka. 
Zertan gara berdinak gizakiok? Galdera horren inguruan gogoeta bat idatzi izan behar dugu. 

Iritzi nahiko antzekoak, baina aldi berean desberdinak agertu dira gure taldean. 
Berriz ere, ekintza honetan argi gelditu da "berdina" eta "normala" hitzen esanahia bakoitzaren kontzeptuarekin bat datozela, beraz interpretatzeko modu asko daude. 




                                                                                                                                        


12:00ak aldera bolondres arloan sartu gara, hau da, bolondres izateko beharrezko gauzei buruz hitz egiten aritu gara, baita egoera bereziei buruz ere. 

Boluntariotza gizarte-partaidetza mota bat da, non pertsonek euren denbora, eskarmentua, ezagutza, eta gaitasunak eskaintzen dituzten lan solidario bat egiteko inolako ordain ekonomikorik gabe. 
Irabazi asmorik gabeko erakunde batekin lankidetzan aritzeak aukera pertsonal, aske eta altruista dakar. 

Pertsona boluntarioa interes orokorra duten ekintzetan ondorengo baldintzak betez parte hartzen duena da: Modu eskuzabal eta solidarioan. Boluntarioki eta askatasun osoz. 
Irabazi asmorik gabeko elkarteetan eta proiektu eta programa konkretuak dituzten erakundeetan parte hartzen duena. Ordain-saririk jasotzen ez duena eta ordaindutako profesionalak ordezkatzen ez dituena. 

Boluntarioa izatea ez da erreza, prestatuta egon behar da egoera bakoitzarekiko.
Boluntarioa izan ahal izateko nora zoazen eta zer egiten den jakin behar duzu, beren egoera oso latza da eta askotan behera etortzen gara egoera horrek ikusita.




Arlo horretan lan egiteko pertsona bat marraztu dugu folio handi batean. Ziluetan, atalak jarri ditugu eta ondoren, bolondres izateko beharrezko ezaugarriak. 
Hemen gure taldekideekin batera egindako marrazkia.



Amaitzeko, taldeka etorkizunari buruz hitz egin eta  hurrengoko ariketa egin dugu: 




                                                                                                                                        

Gaur ikasi duguna, eta gaurko hausnarketa hurrengoko esaldian laburtu  genezake: 

"Gaur egungo, berdintasun eta enpatia gehiago behar den munduan, bolondresak ezinbestekoak dira"





                                                                                                                                        
                                                                                                                                        
                                                                                                                                        



        5. EGUNA
"ERREFUXIATUAK ONGI ETORRI!!!"


Gaur ostirala, solidaritate asteko azken eguna da. Egunari hasiera emateko, abesti bat entzun dugu “Errefuxiatuena” izenekoa, Izaro eta Mikel Urdangarin abestutakoa. 



Hurrengoko bertsoa azpimarratzekoa dela uste dugu: 
Hegan egiteko hegoak 
Bakean bizitzeko 
Ez dute besterik nahi 

 Esaldi hauek kontuan hartzen baditugu, jakinarazi ahal dugu Izaro eta Mikelek zer mezu bidali nahi duten: Abesti honen hartzaileak konturatzea zer zorte duten euren bizi lekuan eta zelan hainbat jendearen bizitzaren helburua, bere herritik joatea izatea, bakean egoteko.





                                                                                                                                        


Zer eraldatu dezakegu? 
Gure ustez, egoera txar hau aldatzeko hainbat gauza egin behar dira, baina pixkanaka-pixkanaka hasi beharko gara gure inguruan. 
Gainera, gauzak aldatzeko lehen pausua gu geuk egoeraz konturatzea eta kontzientziatzea da. Ostean, konponbideak bilatzea eta aktibista izatea da. 

Gure ingurua eraldatzeko egin hurrengo ekintzatik hasi genezake: Aste Solidarioa (hezkuntzako kanpaina eta diru laguntzak) , kanpainak, manifestazioak, Durango pankartaz bete, bolondres izan, jantoki sozial batean lagundu... 

Gure taldearen iritziz, ekintzarik baliotsuena manifestazio bat egitea da, beti  modo baketsu, organizatu eta kontrolatu batean; jendea kontzientziatzeko eta telebistan reperkuzioa egoteko.

Adibidez, Otsailaren 25ean Espainiako 20 hirietan (150 kolektibo) Giza Eskubideen alde manifestatu egingo dira. 
Hala ere, parte hartzeko aukera galduko bazenu, martxoaren 21ean Bilbon arrazakeriaren kontra eta dibertsitatearen aldeko manifestazio bat ospatuko da. 




Taldearen RAP-a: 

personas y personas 
con muchas neuronas 
son muchos los que dicen que 
el color les condiciona 

todos vivimos en una misma ciudad 
pero hay algunos que se las tiene que ingeniar 

discriminados,aislados e incluso humillados 
no os dais cuenta que todos somos humanos? 

Les piden el DNI buscando información 
pero lo único que quieres es saber su nación 

Mexicanos, Italianos incluso Australianos 
 no os dais cuenta que todos somos hermanos? 

 si este rap por el mundo se extendiera 
 diríamos adiós a todas las fronteras




                                                                                                                                        

Zergatik eskerrik asko errefuxiatuei? 
Hitz laburrez, esan genezake, gure herrialdera heltzen diren errefuxiatuengandik ikasi dugula, eta nahi izanez gero, gehiago ikasi genezake. 
Gure kultura aberasten da eta gainera, batzuek horrela pentsatu ez arren, gure ekonomiari laguntzen diote.



                                                                                                                                       

Jarraitzeko, laguntzen duten erakundeei buruz hitz egin dugu: 





                                                                                                                                        
                                                                                                                                        
                                                                                                                                        



ASTEAREN HAUSNARKETA

Guztiok batera asteari buruz hausnartu eta klasearen iritzia taula batean islaratu egin dugu:

GURE TALDEAREN HAUSNARKETA:
Aste oso honetan egindako gauzetaz hausnartzean, konturatu gara desberdinak garela denak eta eskubide berdinak izan behar ditugula. 

Zerbaitekin ados ez bazaude, altxatu, kontzientziatu eta hori aldatzeko proiektu bat martxan jarri behar izango duzu, beti indarkeria erabili gabe eta etsi gabe. 
Esfortzuarekin eta noski,aktibismoarekin, dena lortu dezakezu. 

Azkenik, azpimarratzekoa da gure ustez proiektu hau oso baliagarria izan dela eta asko ikasteko aukera izan dugula modu dinamikoan.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina