Taldea-F

ROSA PARKS
DESBERDINAK GARA!

19/02/2018
Gaur goizean, lehenengo eguna izanda, solidaritatea asteari Martin jesuitaren presentziarekin batera hasiera eman diogu. Munduan gozatzen dugun aniztasuna aztertu dugu buruaz zein bihotzaz baliaturik. Lehenik eta behin, edozein banako legez dituen eskubideak aintzat hartzea beharrezkoa dela esan beharra daukagu. Eskubide horiek, osotasunean izan behar dira errespetatuak, gizartearen egoera edo kokalekua ezberdinak izan arren.

 Mugen aurkako borrokan aktiboki hartu behar dugu parte. Bihur gaitezen kausa justuen alde egiten ditugunak eta pasibotasunari uko eginez iraultza honen protagonistak direnak, Rosa Parks-ek egin zuen bezala! Izan ere, kultura aniztasunak aberastu egiten gaitu. Ezberdinak gara, noski; baina ezin gaitezke desberdin tratatuak izan, ez lagun urkoarekiko ezta legediarekiko.


Hausnarketak gure gizartean aurkitzen ditugun antzekotasunez eta desberdintasunez konturatzea ekarri digu: Antzekotasunen artean bizi garen gizartearen ohiturak eta kultura, egunero erabiltzen dugun hizkuntza, adin tartea eta pertsona izateagatik ditugun eskubide eta betebeharrak daude. Bestalde, erlijio-sinesmenek, ezaugarri fisikoek, gogoko ditugun ekintzek, familien jatorri ezberdinek… osatzen dute ezberdintasunen taldea.


Ondoren, Ruthekin gure artean egon daitezkeen desberdintasunei buruzko inkesta bat sortu dugu, gelakide guztien erantzunak aintzat hartuz. Honako hauek dira bildutako erantzunak:





HAUSNARKETA/ONDORIOAK 

Zer izan da errazagoa: antzekotasunak edo desberdintasunak aurkitzea?
 Desberdintasunak antzematea askoz ere errazagoa izan da. Normalean, gure ezaugarrien berdinari begiratzen diegu, batzen gaituzten ezaugarri berdinak ahaztuz.
Zer diote gure estatistikek ikaskideei buruz?
 Ezaugarri fisiko antzekoak ditugu baina bizimoduari, ohiturei… begiratuz ezberdintasun handiagoa  susmatu dezakegu.
Desberdin sentitzea ona ala txarra da?
 Izatez desberdina izateak ez du zertan txarra izan behar, guztiok jaio eta hil egiten gara besteekiko ezberdin. Hala ere, egoera jakin batzuetan ezberdintasun horiek diskriminazioa ekar dezakete, “normaltzat” hartzen den horri hurbiltzeari bultzatuz.

ZER DA NORMALA IZATEA?
  Normaltasuna gizartearen rolak betetzean datza. Gelakideen artean eta aurreko inkestaren erantzunen arabera, neba-arreba bakarra izatea, 39ko oin zenbakia izatea, begietako kolorea marroia izatea, familia dagokionez Euskal Herrian jatorria izatea eta norberaren jatorria itxura fisikoa baldintzatzen duela pentsatzea normaltzat hartzen da. 


 20/02/2018

Asteartea, aste solidarioaren bigarren eguna, arrazakeriaren historian murgildu gara testu bat irakurriz. Ondoren, batu ditugun datu guztiekin "timeline" bat osatu dugu denon artean, XI. mendetik hasita gaur egungo egoerara helduz.




 Arrazakeriaren historia "timeline"




Gero, "Aita, zer da arrazakeria?" (1998) testua irakurri dugu guztiok batera. Aurreko testuan oinarriturik debate txiki bat sortu dugu, hurrego kontzeptuak argitzeko nahiaz:

Arrazistak al gara jaiotzetik?
  • Ez, jaiotzean ez gara arrazistak. Senideek eta lagunek ideia arrazistak igorri egiten badizkigute, jarrera arrazistak ontzat hartuko ditugu. Txikitan jasotako heziketak berebiziko garrantzia izango du gizaki horren etorkizunean.


Gure eguneroko hizkuntzak arrazistak badirela jakinarazi behar dugu. Hitzak izatez ez ezik, esaten ditugun egoeretan eta esaten ditugun konnotazioa da hitzak negatibotasuna hartzen dute. 

  1. BEREIZKERIA / DISKRIMINAZIOA → Pertsonek gizarte-ongizate eta
    bizi-kalitatea eskuratzeko jasaten dituzten oztopo sozial, ekonomiko edo 
    politikoen multzoa da
  2. ARRAZAKERIA  Arraza gizabanakoen ezaugarriak baldintzatu edo-eta 
    determinatzen dituela baieztatzen duen jarrera nahiz pentsamoldea da.
  3. NEOARRAZAKERIA /ARRAZAKERIA DIFERENTZIAZIOA →  pertsona 
    batenganaedo gauzara arrazismoko era berriak eta arrazismo berria dira
    Bigarren mundu gerraren ondoren, Nazismoaren aldeko jarrera arrazistak
    izendatzeko terminoa da.
4. XENOFOBIA Xenofobia atzerritarrei, beste talde etnikoei edota kultura
 arrotzeko pertsonei mesfidantza, gorrotoa, arbuioa eta fobia eragiten duen 
aurreiritzi bat da.


Eskema hau era batean edo bestean errealitatea azaldu egiten du. Gizaki bakoitza ez du bere larruazalaren kolorea aukeratzen, heredagarria delako. Kultura eta larruazal kolorea biak heredagarriak diren heinean, badaude hainbat alderdi bakoitza garatzen dituena; adibidez, baloreak. Baloreak eta bakoitzaren izaera sortzen eta garatzen da. Horregatik, gure ustez, azken hauek baldintzatuta egon beharko lirateke eta ez bakoitzaren larruazal kolorea.
BAKOITZAK EZ DU AUKERATZEN NON EDO ZEIN KULTURATAN JAIO EGINGO DEN, BAINA HAREN ESKUETAN DAGO ARTUTAKO AUKERAK ETA BIZITZARI AURRE EGITEKO PORTAERA. BERAZ, EZ DEZAGUN AURREIRITZIEK GIZARTEAN MANTENTZEKO AHALMENA BERMATU.

 Hirugarren jarduera gisa, bi bideo ikusi eta haien buruzko hausnarketa egin dugu, zenbait pertsonen historia irakurtzeaz gain :


 LEHENENGO BIDEOAREN AZALPENA:
 Bideoan ikusi duguna esperimentu bat izan da. Hiru ume desberdin agertzen dira, bi mutil eta neska bat. Hirurak beltzaranak dira. Bakoitzaren aurrean bi panpin desberdin jartzen dituzte, lehenengo panpina beltzarana da eta bigarrena zuria. Umeei hainbat galdera egiten diete; zein da panpin ona, zein da txarra… Haiek, beltzak izanda, panpin ona zuria dela esaten dute eta txarra, aldiz, beltzarana. Azken finean eta umeak izanda, haiek aurreiritzien menpe daude, gizarteak balditzatua. Txikitatik horrelako pentsamenduak jaso ezkero, gizartea arrazista izaten jarraitu egingo du.



 BIGARREN BIDEOAREN AZALPENA:
Bigarren bideoa aurrekoaren berdina da. Umetxoak, kasu honetan, italiarrak dira, baina beltzaranak dira. Panpin txarra beltzarana dela pentsatzen jarraitzen dute. Gure ustez, Italiako biztanleriaren gehiengoa zuria da. Horregatik, beltzarana bazara eta Italian bizi bazara, desberdina sentitzeko joera izango duzu. Azken finean, egoera hau egunero ikusten duzunean diskriminatuta sentitzeko erraztasuna izango duzu. Hori txikitatik ikusten dutenean, bideoaren umeak bezala, txarrak edo arraroak direla pentsatzen dute.



Pertsonai ezberdinen pasarteak 


Mohamed: Espainiarra den arren, Espainian 20 urte bizitzen daraman arren, poliziak aukera ikusten duten bakoitzean nortasun agiria eskatzen diote edota delituren bat atxikitzen diote.


Laila: Gurasoak marokoarrak dira, hala ere, bera espainiarra da. Espainian gertatutako ekintza terroristak, bere haurtzaroan eta eskolan bereiztua izatea eragin zuen.


Margarita:  Margarita Ekuadorretik dator eta orain Espainian bizi da. Bere larruazala nahiko zuria da eta horregatik ez ditu arazorik izan. Hala ere, ezagutzen ditu hainbat lagun larruazal ilunagoa  eta Ekuatortarra izateagatik desberdin tratatu dituztela.

Idrissa: Idrissa Sierra Leonekoa da eta orain Espainian bizi da. Egun batean, Idrissa bere semearekin parkean zegoela, mutiko batek beltz deitu zion errespeturik gabe. Mutila gaztea izanda horrela tratatzea izan zen gehien mindu zuena. Urteak pasa ahala, beltza izateagatik desberdin begiratzen eta tratatzen jarraitzen dute; adibidez, etxe bat alokatzerakoan.

Emilia: Emilia Kolonbiarra da eta Valentzian bizi da. Alaba bat du eta eskolara sartu nahi zuenean arazo bat izan zuen Kolonbiakoa izateagatik. Eskolako matrikulazioa egiterakoan, valentziako ereduan sartu nahi izan zuen alaba. ikastetxekoak atzerritarra zelako ez zuten onartu eta gaztelaniako ereduan sartu zuten. Geroago, valentziako ereduan lekua zegoela konturatu zirenez, Emilia deitu zuten alaba sartzeko.
Atzerritarra izateagatik bigarren plano batean utzi zuten eta bertakoei lehentasuna eman zien. Hau eskoletan bertan gertatzen da eta ez gara konturatzen


ONDORIOAK 


Ikusi izan dugun bezala arrazakeria mendeetako arazoa izan da. Esklabotza eta halako eskubide debekuekin amaitu izan arren, badakigu borroka honetan lan egiten jarraitzeko beharra dagoela. Normalean, aurreiritziz jositako gizarte baten parte bihurtzen gara, haren pentsamoldea berenganatuz. Gure balio eta herrialdearen aurkako iritziak samintzen gaituzten bezala, gainontzekoen egoera berdina izan daitekeela pentsatu beharra daukagu. Orokorrean, pentsamendu negatibo horiek guztiak 
familiak eta gizarteak transmititzen dizkigute.




21/02/2018

SELMA




 Egunari hasiera emateko Selma pelikularen zati bat ikusi dugu. Filmetik apunteak hartu ondoren, Selmari buruz gehiago sakondu dugu:
 
Selma sufragio beltzaren aldeko deialdi baten istorioa da, George Wallace eta Lyndom Baines Johnson aginpean zeuden garaian.
1965. urtean Martin Luther King-ek estatu batutar guztiak batu nahi zituen haren alboan 80km ibil zitzaten, Selma eta Montgomery (Alabama) arteko tartea.




Selma Alabamako herri bat zen. Herri honetan nahiz eta pertsona beltz gehiago
egon zuriak baino hauek ez zituzten eskubide berdinak. Beltzek urte batzuk 
lehenago botoaren eskubidea lortu zuten. Eskubide hau ez zen betetzen
Alabamako estatuan, zeren eta, beltzak izutzen eta aitzakiak jartzen 
zituzten botoa emateko orduan.



Igande odoltsua: 1965eko Martxoaren 7an, poliziak Edmund Pettusa zubian 600 manifestatzaile eraso zituzten. Ez zuten zubia pasatzea lortu, horregatik, Martxoaren 9an beste saiakera egin zuten. Bigarren aldi honetan ere, porrot egin zuten. Nahiz eta bi aldiz porrot egin, hirugarren saiakera bat egin zuten. Azken honetan, poliziak pasatzen utzi zituzten eta Martxoaren 25ean Montgomery-ra heldu ziren.

1931. urtea
II. Errepublikako Espainiako Konstituzioak sufragio-eskubidea eman zien adinez nagusi ziren emakumeei.
Aurreko gaia aukeratuz informazio gehiago batu eta aurkezpen bat prestatu dugu.
Arrazakeriaren arazao momentu batez albo batera utzi eta historian zehar
emakumeak jasandako eragozpenetan murgildu gara. Hurrengo guztia da bildutako 
informazioa:
 
Espainiak sufragioa onartu zuen lehen aldia Bigarren Errepublikako 1931eko konstituzioan izan zen, nahiz eta hauteskundeak gizonezkoen sufragio unibertsalez soilik aukeratu izana, emakumezkoei sufragio pasiboa onartu zitzaien, hautagai izateko ahalmena eskuratuz. Hiru emakume (Margarita Nelken,alderdi sozialistaren parte; eta Clara Campoamor eta Victoria Kent, biak errepublikanoak zirenak) bakarrik aukeratu izan baziren ere, protagonismo itzela izan zuten, azkenengo biak batez ere, emakumezkoen botoari buruzko (sufragio aktiboari buruzko) kontzesioan.

Espainiar lurralde osoan bozkatzeko eskubidea gauzatu ahal izan zuten lehen aldiz 
1933ko azaroaren 19an egindako hauteskunde orokorretan.
Espainiar legebiltzarraren historiako gatazka gogorrenetariko bat izan zen emakumearen sufragioaren inguruko gaia. Horietako bi emakumezko protagonistak izan ziren: Victoria Kent eta Clara Campoamor abokatuak sufragio aktiboaren alde.








VICTORIA KENT
Victoria Kent XX. mendeko irudi femeninoaren historian gehien nabarmendu egin den emakumeetarikoa da. Hainbat arlotan aintzindaria izan zen: Abokatu bezala lan egin zuen lehen emakumea, gerra kontseiluan lan egin zuen lehen emakumea eta azkenik, kargu politikoa onartu zuen lehen emakumea.  Victoria erbesteratu zuenean,  behartsuei laguntzen eman zuen bizitza, nagusiki ume behartsuei. Victoria PRRS partidoaren  parte zen, hau da, (PARTIDO
REPUBLICANO RADICAL SOCIALISTA)
Bitxikeri bat badirudi ere, bere generoaren 
defendatzailea izan arren, boto femeninoa babesteari
 uko egin zion.




CLARA CAMPOAMOR
Espainiako politikaria izan zen, militantzia feministkoa aitzindaria. Familia apala zen. Madrilgo Unibertsitatean lizentziatu zen 1924an lan egiten zuen bitartean. Abokatu gisa lan egiten zuen bitartean, bere kezka politikoek sozialistetara hurbiltzea lortu zuten.Clarak Unibertsitateko Emakumeen Elkartea sortu zuen.





MARGARITA NELKEN


Idazle eta Espainiako politikari izan zen. Espainiako mugimendu feministako ordezkaria izan zen 1930eko hamarkadan zehar. Ezaguna izan zen bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean izan zuen jokaera politikoagatik.






 
EGUNEKO ONDORIOA 
Gaur hirugarren eguna izan da, gaurko gaia beltzen eta emakumeen sufragioari buruzko izan da batez ere. Selma filmean Estatu Batuetako egoera ikusi dugu 60ko hamarkadako urteetan zehar. Film honetan pertsona beltzek, botoa lortzeko 60-ko hamarkadan egindako borroka ikuz dezakegu, Martin Luther King-ek, hau lortzeko borroka pasiboa egin zuen, pertsona beltzez eratutako multzo handi baten bitartez. Argi geratu da, arrazakeria beltzaranen eta zurien artean mendeetako gauza izan dela. Askok eta askok borrokatu egin dute denen eskubideen alde. Gaur egun dagoen egoerarekin konparatuz, arrazakeriak asko eboluzionatu egin du. Hala ere, gaur egun, Martin Luther King bezalako borrokalariak beharrezkoak dira arrazakeri amaitezin honekin amaitu dezaten.

Beste alde batetik, emakume sufragisten gaia landu dugu. Guk, 1931an gertatutakoa landu egin dugu (emakumeen sufragio eskubidea onartzea). Emakumeek sufritu izan duten gizonekiko menpekotasuna ikusi dugu. Historian zehar emakumeak gutxietsi egin dituzte haien sexuagatik. Egoera honek sortutako ezintasuna, emakumeak borrokatzera eraman zituen gizarteak ezartzen zuenaren kontra. Gaur egun, borroka hau oraindik daramate emakumeen eta gizonen artean existitzen diren desberdintasunak desager daitezen. Adibidez, erakundeak eta kanpainak eratuz. Emakume eta gizon guztiak
berdintasun honen alde borrokatzea oso garrantzitsua
dela ohartu gara.
 

 HAS GAITEZEN GUZTI HAU MUGIARAZTEN !!!



22/02/2018
Eskubideen alde 

Lehengo ekintza gisa, banaka jarri eta zenbait galera filosofikoei erantzuna ematen saiatu gara. Ondoren, binaka jarri gara eta, azkenean, launaka jarri gara gaiari buruz hitz egiteko. 1,2,4 teknika erabiliz bururtu dugu ariketa.

2. Aztertu ea itxura fisikoan, sinesmenetan, ohituretan… gizakiok berdinak garen ala ez. Desberdintzen gaituzten elementu gehiago adierazi. 


Pertsona guztiak antzekoak dira, nahiz eta ezberdintzen gaituzten arlo ugari egon. Itxura fisikoak jatorriarekin erlazio zuzena du. Orokorrean diskriminazio arrazoi nagusia izaten dena. Erlijio sinesmenek, hizkuntzek, bizimodu motek, sexuek, adinek... ezberdintasunen multzoa osatzen dute. Bestalde, berdintasunak talde txiki batez osatuta dago, komunean ditugun baloreak, eskubideak eta betebeharrak haren barnean hartuz.

 3. Gure arteko desberdintasunak nabariak diren arren berdinak garela defendatzera jotzen dugu. Berdintasuna defendatzeak inplikatzen du gure arteko ezberdintasunak ezabatu behar izatea? Zergatik? Nola jokatu behar dugu ezberdintasunen aurrean? 


Normalean, antzekotasunentzat gizarteak inposatutako baloreak, eskubideak, betebeharrak eta morala hartzen dira. Baita, amankomunean izaten ditugun gertakari eta historia. Baina, elkarbizitza horrek ez du zertan desberdintasunen ezabaketa ez nahi. Pertsona bakoitza bere buru du helburutzat, autonomoa da. Gizartean bizitzea ezinbestekoa dugun arren, ezin izango gara inoiz berdin izan. Eta ez genuke zertan hori bultzatu behar.


4. Kontuan izan orain dela gutxi pertsonari buruz aztertu duguna: Kanten ikuskera, pertsonaren ezaugarriak (pertsonalismoaren arabera) eta ea haien artean baten bat bereziki erlazionaturik dagoen gizakion berdintasunarekin.


Katek dioenez, pertsona askea da, hau da, nahi duena eta nahi duen moduan izateko ahalmena du. Bestalde autonomoa da eta haren buruari arauak ezartzeko gaitasuna du. Autonomia horrek duintasuna ematen dio gizakiari. Eta aldi berean, duintasun horrek balio paregabea ematen dio pertsona bakoitzari. Pertsona ororen helburua bera izatea da, arrazoi horrengatik edonork da ezberdin. Berdintasun itsuak pertsonaren jokaera normalaren kontrakoa izango litzateke. Ezberdintasunak errespetatuak izan behar dira, nahitaez.
 Pertsonalismoa, XX. mendean hasi izan zena, pertsona izatera heltzeko besteekiko harremanak ezinbestekoak ditu.
Beraz, Kant dago berdintasunarekin lotuta bereziki . Errespetua du bizi-lelotzat. Edozein pertsona baliotsua da, ezberdintasunean baketsu bizitzeko eskubidearen jabe.

5. Aztertu gizakion arteko berdintasuna onartzeak zer ondorio dakarren gure bizitzarako.


Gure artean berdintasunak daudela onartzeak denak batera bizi gaitezkeela esan nahi du. Berdintasun hauek gizarte baten balore, eskubide, ohitura, morala… orokorrak sortuko ditu. Bestalde, diskriminazio, esplotazio, esklabotza eta halako terminoen amaiera izango litzateke. Gainontzekoa errespetatuak eta balio berdinekoak sentiarazteak gizartean berebiziko hobekuntzak gertatuko lirateke.



Amtes egiteko eskubidea eta eraldatzeko aukera



Guzti hau aztertu ondoren, norbera gizakien berdintasunari buruzko gogorta filosofikoa idatzi du.
Ruthekin bolondres zer den aztertu dugu, etorkizunean pentsatzeaz gain.

1. Zer da bolondres izatea? 


Bolondres izatea behartsuak, nahiz eta zure burua egoera latz batean amaitu, laguntzean datza.

2. Zer motatako bolondresak daude?
 Bolondres sozialak, politikoak, hezkuntzakoak, fauna eta florakoak… daude. Bolondres motak izan arren, egiten duten bolondresaldi ezberdinen arabera bereiten dira.


3. Zein da bolondres izateko adin egokia? 
Ez dago adin egokirik. Urkoa laguntzeak bizitzaren edozein momentuan eman daiteke. Orokorrean, bolondres izateko erakundeetan adinez gainekoa izan behar arren, badaude inguru hurbilean egin daitekeen bolondres lanak.

4. Ezagutzen al  duzu erakunderik?
“Banco de Alimentos”, Jaed, Caritas, “Haces falta”...


ONDORIOAK 

Bolondres izateko sufritzeko prest egon behar zara. Behartsuen egoera latza ezagutzea eta denbora batez konpartitzea da ondoren, aberastu egingo zaitu. Beraz, ez dago adin egokirik. Zure gizartean hasi behar zara egunero ekintza txikiak burutuz. Ekimen garrantzitsuen alde lan egiteko denbora izango duzu.



Etorkizuna eraikitzen 

















------------
23/02/2018  
Zer eraldatu dezakegu?
 
Lehenengo eta behin, "Errefuxiatuarena" bideoa ikusi dugu otoitz gisa.



Ondoren, El Valle ikastetxea arrazakeriaren kontra egindako rap-a aztertu dugu, gure rap pertsonala idazteko asmoz.





"Cada cual es diferente, no hay razón para despreciar gente
El miedo a no ser igual,  provoca el odio universal
El hombre indiferente, olvida apoyarlo realmente.

Ante la desesperación, se cuenta otra versión.
No se escuchan las injusticias, ni siquiera en las noticias.
A la gente no le interesa,  todo aquello por lo que se protesta.

En la lucha contra el racismo, existe un gran abismo.
Creemos en la lucha, aunque a veces no se escucha.
Juntos por la integración, cambiemos esta situación."

Geroxeago, gura inguruan behartsuen alde lan egiten duten erakundeei buruzko informazioa bilatu dugu:

Aste osoko ondorioak


ZER/NOLA ERALDATU DEZAKEGU?

XXI. mendean bizi garen arren, gauza askotan aurrerantz joan beharrean atzerantz
goazela dirudi. Kanpotarren kasuan, gizarteak ez ditu kanpotar guztiak onartzen
berdintasunez, baizik eta, haien jatorriko herrialdean oinarrituz. Egoera hau aldatzea
beharrezkoa dela uste dugunez, hau proposatzen dugu:

  • Euren alde manifestazio batean parte hartu.
  • Diru laguntzen bidez, behartsuak lagunduz.
  • Diskriminazioaren alde borrokatuz.
  • Gizartean integratzen lagundu.
  • Zailtasunen aurrean laguntzeko prest egon.
  • Bolondresean lana eginez.
  • Elikagaien kanpainan laguntzen
  • Ume baten aitabitxi izan edota umezurtz bat adoptatu.


ZERGATIK EMAN ESKERRAK ERREFUXIATUEI?

  • Errefuxiatuei eskerrak eman behar dizkiegu gure gizarteari aberastasuna ematen
    diotelako.
  • Bere kultura ezagutzeko aukera emateagatik, eta honetatik ikasi ahal izateagatik.
  • Gizartearen esperientzia eta balore berriak eskaintzeko prest egoteagatik.
  • Gutxi izanik poz-pozik bizitzen erakutsi digute, familia eta lagunak gauzarik
garrantzitsuenak dira bizitzan, dirua aldiz, zenbaki bat baino ez da.
  • Euren bizi esperientziaren bidez gure eguneroko gauzak, gauza sinpleak baino
  • gehiago direlako ohartarazi gaituztelako.

Aurreko aste hau berebizko garratzia izan du, gure pentsamenduak, sentimenduak eta aurreiritziak 
zabaltzeko. Azterketak, etxerako lanak, errutina... alde batera utzi, eta hausnatzeko izan zaigu baliogarria. Nahiz eta, iruditu ez arren, lan handia egin dugu.  Hala ere, oso baliogarria izan da. Gainera,gaur egun oso garrantzitsuak bihurtu diren gai desberdinak aipatu ditugu. Nahiz eta desberdinak izan, badago oinarri bat amankomunean dutena: 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina