NORMALAK ALA DESBERDINAK?
Ed Sheeran taldeaHona emen blog honen sortzaileak: Elene Balanzategi, Maritxu Galarza, María Eroa eta Leire Crespo.
2018ko Otsailaren 19a

Asteari hasiera emateko, Martín Jesuita Donostiatik etorri da hitzaldi bat emateko. Bertan, 50 minutuz lau ideia nagusi sakondu ditu:
- Mugak: Protagonistak eta bidezko zergatiak azpimarratuz
- Giza eskubideak zatiezinak direla
- Aniztasuna
- Aktibismoa
Hitzaldian pentsatzera eraman gaituen esaldi batek hunkitu gaitu:
“No somos ni racistas, ni sexistas, ni clasistas, pero hay racismo, sexismo y clasismo”
Hitzaldian zehar, Mahatma Gandhi- eta Rosa Parks-i buruz hitz egin dugu. Haiek bidezko zergati baten alde egin zuten, aktibistak egin ziren. Eta horrela mundua apur bat aldatzea lortu zuten.
Hitzaldiaren ostean, galdera batzuk prestatu ditugu eta klaseko guztiei inkesta egin eta gero, ondorio hauek atera ditugu.
Azkenik, antzekotasuna edo desberdintasuna aurkitzeko zein den errezago galdetu diegu gure buruei. Desberdintasunak errazagoak dira antzemateko begi bistakoak direlako. Nahiz eta modan ezaugarri batzuk egotea, desberdintasunak aurkitzen dira. Inkestak kontuan hartuta, itxuraz gehienak berdinak gara. Adibidez, gehiengoa ile marroia dugu. Baina pentsaera eta sentimenduen aldetik, aniztasun handia aurkitu dugu, erantzun posible asko daude eta.
Beraz, desberdinak izatea ona da bakarra egiten gaituelako eta bestei esker, gauza berriak ikastea ahalbidetzen duelako. Tamalez, askotan, desberdinak izateagatik aurreiritziak eta diskriminazioa jasotzen dugu, “normalak” ez garela suposatzen delako.
Egindako inkesten
arabera, ile marroia izatea normala da, moda euskalduna sentitzea da nahiz eta
media espainiarra izan. Gainera, normalena Durangon bizitzea da eta baita pozik
bizitzea ere. Gure partehartzaileen gustuen arabera eskolara etortzea batzuetan
bakarrik gustatzen zaiela ondorioztatu dugu.
Nahiz eta batzuetan erantzun
batzuk espero ez izatea eta gure inkestako galderak kontuan hartuta, mediak edo
modak dioena ez da zertan normala izan behar. Normalena desberdina izatea
delako nahiz eta definizio hau subjektiboa izatea.
Arrazakeria zer den osotasunean jakiteko, honen historiari buruz testu bat irakurri ondoren, denbora lerro bat egin dugu.
Arrazakeria lantzean hainbat beste kontzeptu atera daitezke bereizketa, arrazakeria, xenofobia eta neoarrazismoa batik bat. Horregatik hitz hauen definizio bat adostu dugu.
Bereizkeria: pertsona edo talde batzuek egindako ekintzek baliabide edota aukera batzuen sarbidean desberdintasuna sortzen dutenean beste kolektibo baten kontra edo alde.
Arrazakeria: ideologia bat da non defendatzen da arraza bat beste bat baino hobea den eta "txarragoa" dena komunitate edo herrialde batetik kanpo mantendu nahi dute.
Xenofobia: atzerrikoenganako beldurra edo ukoa.
Neoarrazismoa: ideologia bat da non defendatzen da garrantzitsuagoak direla ezberdintasun kulturalak biologikoak baino.
Honekin bat, esan beharrekoa da ez garela arrazista jaiotzen, bihurtu egiten garela.
2018ko Otsailaren 20a
Arrazakeria zer den osotasunean jakiteko, honen historiari buruz testu bat irakurri ondoren, denbora lerro bat egin dugu.
Arrazakeria lantzean hainbat beste kontzeptu atera daitezke bereizketa, arrazakeria, xenofobia eta neoarrazismoa batik bat. Horregatik hitz hauen definizio bat adostu dugu.
Bereizkeria: pertsona edo talde batzuek egindako ekintzek baliabide edota aukera batzuen sarbidean desberdintasuna sortzen dutenean beste kolektibo baten kontra edo alde.
Arrazakeria: ideologia bat da non defendatzen da arraza bat beste bat baino hobea den eta "txarragoa" dena komunitate edo herrialde batetik kanpo mantendu nahi dute.
Xenofobia: atzerrikoenganako beldurra edo ukoa.
Neoarrazismoa: ideologia bat da non defendatzen da garrantzitsuagoak direla ezberdintasun kulturalak biologikoak baino.
Honekin bat, esan beharrekoa da ez garela arrazista jaiotzen, bihurtu egiten garela.
Bideo hau ikusi ondoren, "I see, I think, I wonder" dinamika erabili dugu. Bakoitzak ondorio pertsonala atera du:
Maritxu:
I see discrimination
I think this shouldn't happen
I wonder how this situation could be fixed up
Leire:
I see racism
I think this situation is disgusting
I wonder what we could do
Elene:
I see an alarming issue
I think discrimination is everywhere
I wonder why there are no effective movements against this
María:
I see a huge distinguishment between races
I think this is disgusting
I wonder why the stereotypes are created
HAUSNARKETA:
Aurreiritziek eta estereotipoek min handia eragiten diote gure gaur egungo gizarteari. Horregatik, ez dugu ohitutakoari deberdina dena onartzen.
2018ko otsailaren 21a
Lehenik eta behin, Ed Sheeran-ek txikitan izandako hitz egiteko trebetasun faltari buruzko bideo bat ikusi dugu. Amaieran, esaldi bat dio " nadie en el mundo puede ser un mejor tú que tú mismo". Honekin proposatzen dugu aurreiritziei kasu handirik ez egitea eta beti zuregan fedea izan behar duzula.
Ondoren, "Selma" filma ikusi dugu. Hau Martin Luther King Jr.-ek egindako indarkeria gabeko borrokari buruzkoa da eta 1960. urtean AEB gertatu zena kontatzen da.
Urte hauetan arraza beltzeko jendeak ezin zuen bozkatu legeetan onartuta egon arren eta haien eskubideak mugatuta zeuden. Hau da, hainbat oztopo jartzen zizkieten bozkatu ahal izateko edo zuriekin bazkaltze, izan ere haien eskubideak eskatzeko.
Filma Alabamako Selma herrian kokatuta dago, bertan eraldaketa nabaria izan zelako.
Izan ere, 26 urteko gizon beltzaran bat polizia batek erail zuen. Hau ikusirik, Salma herritik Montgomery herrira Edmund Pettus zubitik joan ziren Martxoak 7an 87km-ko martxa bat eginez. 600 bat pertsonek zubia zeharkatzea saiatu ziren eta ondorioz, “Bloody Sunday”, hau da, Igande odoltsua gertatu zen eta hainbat hildako eta zauritutako egon ziren. Hala ere, bi egun geroago berriro saiatu ziren, baina berriro ere porrot egin zuten. Azkenik, hirugarren saiakeran, 1965eko Martxoaren 21ean Salmatik irten eta 24an Montgomery-ra heldu ziren inongo zauriturik edo hildakorik gabe, hau da, era baketsuan. Gainera, beste herrialde batzuetako edo arraza ezberdinetako jendea batu zen auzira. Guzti hau Martin Luther King buru zutela egin zuten.
Gaur proiektu bat egin dugu baita ere. Historia modernoaren data azpimagarri batzuei buruz edo zerbait garrantzitsua lortu zuten pertsona batzuei buruz aztertzeko aukera eman digute. Giza eskubideak,emakumeen bozkatzeko aukera, emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasunak...batik bat izan dira gaiak. Talde bakoitzak data edo pertsona bat aukeratu du eta honi buruzko informazioa bilatu dugu, gero aurkezpen bat burutzeko asmoz. Guk 1908. urtea aukeratu dugu.
1908
Martxoaren 8a, New York-eko Cotton fabrikan gertatutakoagatik da ezaguna.
Cotton lantegian lan egiten zuten 146 emakumeek greba bat sortu zuten eta lan egiten zuten lekuan gertatu zen gertakaria. Haien eskaerak sinpleak ziren: 10 orduko lanaldia izatea, gizonezkoen eta emakumezkoen soldata berdinak izatea eta baldintza higienikoak hobetzea.
1908 New York-eko Cotton enpresaren jabeak ateak ixteko eta lehergailuak jaurtitzea agindu zuen. Horrela, sutea sortuko zen eta bere langileen jarrera aldatzea errezago izango zen. Ondorioz, 146 emakumeak erreta edo itota hil egin ziren.
Gogoratu beharra dago garai hartan AEBtako ipar-ekialdean sozialismoan eta anarkismoan oinarritutako langile mugimendu indartsua zegoela, Europatik heldutako etorkinen artean etorritako iheslari politikoen eraginez.
Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna lehenengo aldiz 1911ko martxoaren 19an ospatu zen Alemania, Austria, Suiza eta Danimarkan. Hurrengo urteetan beste herrialdeetan ere ospatuko zen eta gerora martxoaren 8ra aldatu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren data.
Zenbait historialariren iritziz, gogoratzen dena ez da 1908ko gertaera. 1909ko martxoaren 8an berriro konbokatuko zen manifestaldia, hobekuntza gehiago eskatuz.
1909ko irailaren 27an gertatutakoa baizik. New Yorkeko 20.000 langilek, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuten greban. Sufrimendu latza jasan zuten, gosea, atxiloketak, kaleratzeak..., baina eskariak betetzea lortu zuten.
1910ean emakume sozialisten taldea batu zen Copenhague-n eta Clara Zetkin-ek proposatu zuen Martxoak 8 emakume langilearen egun internarzionala izatea.
1911n Triangle Shirtwaist Company-n gertatutako suteak oihartzun ikaragarria izan zuen AEB-etan, bertan hil ziren emakumeak aurreko urtean lehen emakume greba egin zutenak izan baitziren, lanerako baldintza hobeak eskatzen zituztenak, alegia.
“Protesta” honekin, gizonezkoekiko berdintasuna lortu nahi da, hau da lanean emakumeak gizonak bezala baloratzea.Eta hildako emakume horien omenez protesta egitea.
2018ko otsailaren 22a
Egunari hasiera emateko, Malala Yousafzai-k heziketaren beharrari buruz egindako hitzaldi bat ikusi dugu. Malala Yousafzai aktibista pakistandarra da eta bakearen Nobel saria eman zioten hezkuntzaren alde borrokatzeagatik. Ondoren, galdera bat planteatu zaigu: ZER ESKERTU AHAL DIEGU ERREFUXIATU ETA ETORKINEI?
Gure ustean, errefuxiatu eta etorkinei eskertu behar diegu aniztasuna gure herrialdeetara ekartzeagatik. Kultura berriak pixka bat barneratzea eragin digute etorkinek. Hau da, janari ezberdinak, janzkera edota orrazkera desberdinak, etab. Beraz, mundua globalagoa eta denontzat egokiagoa egin dutelako eskerrak eman behar dizkegu
Gure ustean, errefuxiatu eta etorkinei eskertu behar diegu aniztasuna gure herrialdeetara ekartzeagatik. Kultura berriak pixka bat barneratzea eragin digute etorkinek. Hau da, janari ezberdinak, janzkera edota orrazkera desberdinak, etab. Beraz, mundua globalagoa eta denontzat egokiagoa egin dutelako eskerrak eman behar dizkegu
Gero, gizakiok zertan garen berdinak eta ezberdinak aztertu dugu. Horretarako, bakoitzak testu bat prestatu du eskubideak aztertzeko filosofia erabiliz. Honetarako, 1-2-4 egitura erabili dugu egindako testuak konpartitzeko eta gero denon bat egiteko. Hona hemen denon artean sortutako testua:
Gizabanako bakoitza desberdina da beste gizabakoengandik, bakoitzak mundua ikusteko ikuspuntu bat du. Horregatik, bakoitzak bere sinesmenak, ohiturak, pertsaerak, etab. ditu. Hala ere, itxura fisikoak ere desberdintzen gaitu arrazaren, ile edo begien kolorearen, eta abarren arabera. Baina desberdintasun hauek azalekoak baino ez dira, gizabanako bakoitza bakarra eta paregabea baita. Hala eta guztiz ere, denok ditugu eskubide berdinak osagai garelako gizartean. Berdintasuna eskatzerakoan benetan lortu nahi dena da gizabanako bakoitzaren duintasuna errespetatua izatea eta diskriminaziorik ez egotea ezaugarri desberdinak izateagatik. Gure ustez, nahiz eta denok itxura fisiko ezberdinak izan, benetan desberditzen gaituena gure izaera da. Gainera, eskubide eta betebehar berberak ditugu eta hauek zatiezinak dira, hau da, ezin dira batzuk onartu eta beste batzuk alde batera utzi.
Ostean, bolondres izatea zer den komentatu dugu gure artean eta ondorio honetara heldu gara:
Bolondres izatea zure laguntza musu-truk ematea da. Zure nahi bat izan behar da, sentitzen duzun zerbait. Laguntza eskaintzeko edota bolondres izateko ez duzu adin jakin bat behar, eguneroko bizitzako momentu askotan bolondres izan ahal zarelako. Adibidez, adineko pertsona bati asko pisatzen dion boltsa bat eramaten laguntzea. Hor, ezeren truke zaude laguntzen, nahi izan duzulako.
Hala ere, bolondres mota asko daude, non gehienetan heldutasun minimo bat izatea beharrezkoa da. Bolondres batzuetan mentalki prestatuta egon behar zara eta egoerak zailak izango direla eta aurre egin beharko dituzula kontuan hartu behar duzu. Hezkuntzazkoak, osasunezkoak, politikakoak, sozialak, kartzelera bolondres sartzea...izan daitezke. Horregaitik esan daiteke, horietako bolondres bat egin nahi baduzu adin jakin bat izan behar duzu.
Gai honi buruz hitz egin ondoren bi pertsona marraztu ditugu eta pertsona bat bolondres batean parte hartzeko behar dituen ezaugarriak eta gorputzeko atalak idatzi ditugu.
Azkenik, etorkizunari buruz hitz egin dugu eta orri batean jarri dugu nola espero dugun etorkizuna izango den.
Amaitzeko, kiniela bat egin dugu gure taldean. Bertan, hainbat esaldi ezberdin daude eztabaida sortu ahal izateko. 1-ak baietz esan nahi du, hau da, taldean ados gaudela esaldiarekin. 2-ak ezetz, desado gaudela beraz. Eta X-ak ezin garela adostazun batera heldu taldean esan nahi du.
2018ko otsailaren 23a
Gaur otoitzean abesti bat entzun dugu errefuxiatuak nola sentitzen diren kontatzen duena.
Gero, aste solidarioaren azken eguna izanik, galdera bat planteatu zaigu: ZER ERALDATU DEZAKEGU MUNDUAN?
Gure ustez, hainbat modu daude guk, gazteok, mundua pixkana- pixkana aldatzeko. Batzuetan pentsatzen dugu gazteak garenez ezin dugula ezer egin egoera kezkagarriak konpontzeko. Hala ere, gure sinesmenak oker daude: ekintza txikienekin ere mundua alda dezakegu. Adibidez:
- Sare sozialen erabilpen izugarria aprobetxatuz gure kezkak, pentsamenduak edota aldarrikapenak batik bat irudikatu ditzakegu. Hainbat kontu daude kasu justuen alde, beraz, hauek aldarrikatu, jarraitu, zabaldu, etab. eginez onarpena eta konturatzea egingo luke. Beraz, kontu bat sortu dezakegu munduan zehar dauden arazoei aurre egiteko.
- Manifestazioak egiten direnean, parte hartu behar dugu. Ezin gara etxean geratu etorkinek, emakumeek edo edonork duten egoerengatik kexatzen. Kexa kaleetara eraman behar dugu hau baita Gobernuak edo herriak entzun dezakeen modu bakarra. Adibidez, Martxoak 8-an kaleetara jo behar dugu emakumeek jasotzen duten egoera latzagatik protestatzeko.
- Bolondres joatea aukera paregabea da behartsuenei laguntza eskaintzeko. Honek gure pertsona garatuko du eta gogo-betetzea sentituko du. Baina benetan nahi duten bolondresak behar dira, nahi dutelako egiten dutenak, barrutik sentitzen dutenek.
- Herri bakoitzean etorkin eta errefuxiatuei laguntza bai ekonomikoa, hezkuntza, bizilekua erraztea eraldaketa mota bat da.
- Esfortzu bat egitea aurreiritziak alde batera usteko eta kaletik arraza ezberdineko pertsonaren bat ikustean normal jokatzea. Honek haien onarpena erraztuko du eta integrazioa askoz errazagoa izango da. Horretarako jendea informazioa jaso behar du eta haien historiak eta bizipenak ezagutu.
Mundua eraldatzeko, badaude gobernuz kanpoko erakunde edo elkarte batzuk gizartean arazoak dituztenei laguntza ematen dietenak. Hemen guk landutako adibide batzuk:
GIZARTE EKIMENEKO ERAKUNDEAK (DURANGO-n eta inguruan)
ASOCIACIONES DE ACCIÓN SOCIAL EN DURANGO y alrededores
Ostean, eskola bateko ikasle batzuek egindako rap bat entzun dugu eta gu ere gurea egiten saiatu gara:
Caminando horas y horas sin parar
para darse de bruces con la realidad
un muro que los separa de la libertad
de poder vivir tranquilos y en paz.
Solo nos dedicamos a juzgar
sin conocer el sufrimiento
por el que tienen que pasar
Mientras unos mueren de hambre
otros no paran de gastar
dinero que podría erradicar
la grave pobreza mundial
Honez gain, Joymer Lucas raperoak egindako abesti bat aurkitu dugu. Hau ere inmigrazioari, etorkinei eta errefuxiatuei buruz hitz egiten du.
Azkenik, aste honetan zehar egindako guztia gogora ekarri dugu eta denon artean osatu dugu taula bat ikasi dugunarekin, gure ametsekin eta ateratako ondorioekin.
ASTE OSOKO HAUSNARKETA:
Astean zehar ikasitakoaren, amestutakoaren, ikusitakoaren.... ondoren ikuspuntu zabalago bat dugu mundu osoan zehar gertatzen diren arazoei buruz. Alde batetik, uste dugu aurreiritziek eta estereotipoek min handia egiten diotela gure gaur egungo gizarteari. Horregatik, ez dugu ohitutakoari desberdina dena onartzen. Beraz, hauek alde batera utzi behar ditugu ez baititugulako ezagutzen. Arrazakeriaren historia ikasi dugunez, badakigu arraza ezberdinek jasan izan dituzten bidegabekeriak. Horrez gain, historian zehar mundua eraldatzen saiatu diren pertsonai batzuek egindakoa aztertu dugu eta oinarritzat hartu ditugu guk ere bidegabekerien kontra egiteko. Eta askok pentsatzen dugunez ezer egin ahal dugula egoera honen aurrean, laguntza eskaintzen duten hainbat elkarte aztertu ditugu. Hori dela eta, munduko egoera zailen aurrean laguntza eskaini ahal dugula ikasi dugu, bolondres izaten. Bolondres mota asko daude eta inportantena ez da zein egin, zelan eta zergaitik baizik.
Beraz, lehendik bagenekiena gehiago sakondu dugu: ezberdinak garela baina eskubide eta betebehar batzuk ditugula denok. Desberdintasun horiek onartu egin behar ditugu denok bait ditugu. Inor ez da libratzen ezberdina izateagatik. Gainera, integrazioa eta hezkuntza osotasunean lortzeko, bolondresak behar dira, benetan lagundu nahi dutenak. Nahi gabe arazo honen aurrean ezin delako aurrera egin.
PROIEKTUAREN EBALUAKETA:
Astearen hasieran ez genuen gogo asko proiektu hau egiteko, aspertu egingo ginela pentsatzen genuen eta. Gure harridurarako, ekintzak dinamikoak eta originalak izan dira eta denbora guztian egon gara lanean, batzuetan kantsatu arren. Astea igaro ahala, bakoitzak bere zeregina argiago izan du eta hobeto egin dugu lan elkarrekin. Beraz, azkenean proiektua onuragarria izan da guretzat: asko ikasi dugu gauza berriei buruz eta arrazakeria zein beste hainbat arazoren aurrean ikuspegi zabalago bat dugu.





oso ondo dago
ErantzunEzabatu